Etxegabetzeak -
Epailearen erabakiaren zain
Etxegabetze bat geldiaraztea lortu dute Burlatan
Kaltedun familiak hiru idatzi aurkeztu ditu, Iruñeko 2. zenbakiko auzitegian. Etxebizitza horretan, senar-emazte batzuk bizi dira, hiru adingaberekin.
Erredakzio
Burlatako (Nafarroa) familia batek etxegabetze prozesua geldiaraztea lortu du. Gaur kaleratu behar zituzten beren etxetik, baina, oraingoz, prozesua geldiaraztea lortu dute, Iruñeko 2. zenbakiko auzitegian hiru idatzi aurkeztu eta gero.
Emakumea epaitegira joan da gaur goizean, idatziak aurkezteko, Hipoteken Kalteak Jaso Dituztenen Plataformako kideez lagunduta. Halaber, epailearekin elkartzea eskatu dute beren arrazoiak azaltzeko. Dena dela, etxegabetzea betearaztea erabakitzen badu eguna eta ordua jartzeko eskatu diote.
Kaltetuak lasai atera dira epaitegitik gaur etxetik kaleratuko ez dituztelako, baina, era berean, urduri daude bihartik aurrera zer gertatuko den ez dakitelako.
Joffre Burgos Plataformako kidearen hitzetan, “muturreko kasu baten aurrean gaude”. Azaldu duenez, emaztea lanean ari da, baina abenduan bukatzen zaio kontratua. Senarra bestalde, langabezian dago, eta minbizia dauka. Horregatik, udalari eskatu dio hutsik dituen etxebizitza horietako bat familia horri uzteko. Gaur goizean saiatuko dira proposamena Burlatako alkateari egiten.
Burlatako etxearen atarian 200 lagun inguru elkartu dira 09:00ak baino lehen, etxegabetzea eragozteko. Goizean, kalea itxi behar izan dute jende multzo handia elkartu delako etxearen atarian.
Burlatako (Nafarroa) familia batek etxegabetze prozesua geldiaraztea lortu du. Gaur kaleratu behar zituzten beren etxetik, baina, oraingoz, prozesua geldiaraztea lortu dute, Iruñeko 2. zenbakiko auzitegian hiru idatzi aurkeztu eta gero. Emakumea epaitegira joan da gaur goizean, idatziak aurkezteko, Hipoteken Kalteak Jaso Dituztenen Plataformako kideez lagunduta. Halaber, epailearekin elkartzea eskatu dute beren arrazoiak azaltzeko. Dena dela, etxegabetzea betearaztea erabakitzen badu eguna eta ordua jartzeko eskatu diote. Kaltetuak lasai atera dira epaitegitik gaur etxetik kaleratuko ez dituztelako, baina, era berean, urduri daude bihartik aurrera zer gertatuko den ez dakitelako.Joffre Burgos Plataformako kidearen hitzetan, “muturreko kasu baten aurrean gaude”. Azaldu duenez, emaztea lanean ari da, baina abenduan bukatzen zaio kontratua. Senarra bestalde, langabezian dago, eta minbizia dauka. Horregatik, udalari eskatu dio hutsik dituen etxebizitza horietako bat familia horri uzteko. Gaur goizean saiatuko dira proposamena Burlatako alkateari egiten. Burlatako etxearen atarian 200 lagun inguru elkartu dira 09:00ak baino lehen, etxegabetzea eragozteko. Goizean, kalea itxi behar izan dute jende multzo handia elkartu delako etxearen atarian.