Etxegabetzeak -

Psikiatria jardunaldiak

Ezin dira zuzenean lotu etxegabetzeak eta suizidioak, adituen ustez

Egunotan, 400 psikiatra elkartu dira Gasteizen, eta, egoera larria izanda ere, mezu baikorra bidali nahi izan dute.

'Ezin da lotura zuzena egin etxegabetzeen eta suizidioen artean'

1:36

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Suizidioa gizabanako batek hartzen duen ''erabaki oso pertsonala'' dela esan du ostegun honetan Imanol Querejeta Donostia Ospitaleko psikiatria zerbitzuko arduradunak, eta erabaki horren atzean ''faktore asko'' daudela azpimarratu du. Hala, ezin da etxegabetzeen eta suizidioaren artean lotura zuzenik egin, adituen hitzetan.

Atzo bertan, 50 urteko gizon batek bere buruaz beste egin du zuen Bilbon, etxegabetu behar zutelako, eta mota horretako jarrerak hizpide izan dituzte Gasteizen egiten ari diren Psikiatria Berritzeko 21. Ikastaroan.

Miguel Gutierrez Espainiako Psikiatria Elkartearen presidenteak azaldu duenez, suizidioen % 80 krisia aurretik egon zeuden arazo piskiatrikoekin daude lotuta, eta, beraz, ez da egokia kasu hauetan kausa-efektuaz hitz egitea.

Mezu baikorra

400 bat psikiatra elkartu dira Gasteizko jardunaldietan, eta, egoera larria izanda ere, mezu baikorra bidali nahi izan dute. Bertan azadu dutenez, ''desesperazioa'' da suizidioaren eragile nabarmenena, eta ''itxaropen ezak'' bultzatzen ditu bere buruaz beste egitera. Horregatik, bestelako aukerak badaudela erakutsi behar du gizarteak, eta mezu baikorra bidali.

Ana Gonzalez Pinto Osakidetzako Buru Osasunerako Ikerketa Zerbitzuko buruak esan duenez, egun bizi dugun krisi eta langabezi egoerari eta kaleratzeei aurre egiteko ''itxaropena helerazi'' behar da, depresioa duten pertsonei ''esperantza eta tratamendua dagoela'' esan eta profesionalengana jo dezaketela gogoratu.

Hedabideak

Gizarteak mezu baikorra bidali behar du, baina baita hedabideok ere. Izan ere, informazioa eman bai, baina ''alarmismoa eta sentsazionalismoa alde batera utzita'' egin behar dela azpimarratu dute adituek.

Miguel Gutierrezek azpimarratu duenez, ezin da transmititu Espainian suizidio maila altua dagoenik, Greziarekin batera Europako maila baxuenetakoa baitu Estatuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea