Stop Kaleratzeak elkarteak 11/2020 Errege Dekretua luzatzea eskatu du. Horrek bizileku-alternatibarik ez duten kalteberatasun egoeran dauden pertsonak etxegabetzeko prozedurak etetea luzatzea ezartzen du.
Horrek esan nahi du salneurria % 1 igo dela aurreko hiruhilekoaren aldean, eta % 4,6 urte batetik bestera. Gipuzkoan ere metro koadroko prezioak gora egin du, baina gutxiago, % 0,5 uztailetik irailera.
Gipuzkoako Kaleratzeak Stop elkarteak azaldu duenez, bi pertsona horiek "sukaldea izateko eskubidea duten logeletan baino ezin dute bizi, legeek arautzen ez dituzten urte bateko edo biko kontratuekin".
Sindikatuak azaldu duenez, enpresa mailegu-emaile batek "7.000 euroko mailegua jasotzeko etxea abal gisa jartzera behartu zuen, eta 60.000 euro baino gehiagoko interesak zituzten abusuzko klausulak ezarri zizkion".
Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu astearte honetan Astrabudua auzoan, Erandion (Bizkaia), 70 urteko emakume baten eta bilobaren etxegabetzea eragozteko egindako protestan.
Etxegabetzea gauzatu dute eta Azet Etxebizitza Sindikatuak manifestazioa deitu du 19:00etarako, Done Jakue plazan, kaleratuei eta atxilotuari elkartasuna adierazteko.
2013an PPk onartutako hipoteka-zordunen babesa, zorraren berregituraketa eta alokairu soziala indartzeko neurriei buruzko legean dauka jatorria gaurko erabakiak. Gaur, baina, hamarkada bat baino gehiagoz luzapenak kateatzen dituen neurri hau iraunkor egiteko aukerak hartu du eztabaida.
Pasaiako portuan bizi diren 12 familia etxetik botako ditu Portu Agintaritzak. Merkantziak portura eramateko trenbide bat eraikiko denez, auzo hori eraitsi egingo dute.
Plataformak Igarako etxebizitzen sustapenari helegitea jartzeko erabakiaren berri izatean Goiak euren kontra jaurtitako "erasoak" ez dituztela ulertzen adierazi dute. Rosa Garcia bozeramaileak azaldu duenez, xedea ez da "boikota", etxebizitza babestuen kopurua handitzea baizik.
Kaleratzeak STOP plataformak helegitea aurkeztu du Donostiako Udalak Igaran eta Illarraberrin aurrera eraman nahi dituen etxebizitza-promozioen aurka. Eneko Goia alkateak oso haserre hitz egin du. "Denari ezetz" estrategia ikusten du helegite horren atzean.
Koalizio abertzalea pozik agertu da akordioarekin, iritzita "milaka familiak bizi duten egoera zailari aurre egin ahal izateko", "ezinbestean" hartu behar direla gisa horretako neurriak.
Etxegabetzeko agindua jaso duen familia bat bost urteko gabezia bankuak noiz sinatuko zain dago, baina ez du erantzuten eta tasatzaile bat eskatu du etxea lehenbailehen enkantean jartzeko.
Kaleratzeak STOP plataformak jakitera eman duenez, Gipuzkoako bost herriotako udaletan datozen hilabeteotan mozioak aurkeztuko dira, toki horiek "tentsio handiko eremu" izenda daitezen.
Udalerri horretako Maiatzaren Lehena auzuneko etxebizitza uzteari uko egiten zion maizterra ateraraztekoak ziren gaur. Azkenean, berak eta beste gizon batek etxetik alde egin dute, aparteko gorabeherarik gabe.
Dozenaka lagun bildu dira goizean goizetik Hernaniko Elkano kalean etxegabetze bat geldiarazteko asmoz. Tentsio handiko uneak bizi izan dira. Azkenean, etxegabetzea gauzatu dute.
Orain, Barakaldoko epaitegiak ebatzi beharko du Berri-Otxoak elkarteak presaz aurkeztutako luzamendu eskaera, gizarte bazterkeriaren aurkako plataformak jakinarazi duenez.
Azken urte hau bereziki gogorra izan da Maria Angeles Otegirentzat. Lehenik, zuen seme bakarra hil zitzaion, eta handik hiru hilabetera, epaitegitik gutuna bidali zioten bere etxea enkantean jarriko zutela abisua emanez.
Etxegabetzeen aurkako herri-plataformak azaldu duenez, alokairu sozialeko Errenteriako 15 auzokide euren etxeetatik bota nahi ditu Jaureguizarrek, bi milioi euroren truke etxe horiek merkatuan saltzeko helburuz (jatorriz, gaztelaniaz).
Pertsona bat atxilotu dute Iñaki, Ategorrieta auzoko bizilagun baten etxegabetzearen aurkako protestetan. Ertzaintzaren arabera, "desobedientzia larria eta autoritatearen aurkako atentatua" egotzita atxilotu dute.
Argitan zentroak eta Berri-Otxoak deituta hainbat pertsona batu dira eraikinaren kanpoaldean. Etxegabetu nahi duten emakumeak lau seme-alaba ditu eta indarkeria matxistaren biktima izan da.
Otsailaren 7an bozkatuko dute Kongresuan lan erreforma berria. Horrek "paradigma aldaketa historiko bat" dakarrela azaldu du Miren Gorrotxategik "Gaur Egun" saioan. Enpleguen behin-behinekotasuna "bukatzea" lortu dela esan du, oraindik "borrokatzen" jarraituko badute ere beste lorpenak egiteko.
Gas bonbona batek eztanda egin du, antza denez, etxetik bota behar zuten bizilagun batek nahita eraginda. Kalte handiak eragin ditu Ponferradako Alcon kaleko eraikin batean.
Gizarte Zerbitzuek esan diote, etxegabetzea atzeratzen bazen, Udalak eskaintzen zion gela erabiltzeko eskubidea galduko zuela. Dozenaka lagun saiatu dira goizean goizetik indarkeria matxistaren biktima den Joaquiren kaleratzea geldiarazten.
Euren etxebizitzak utz ditzaten Azorak egiten dizkien "mehatxuak eta presioak bertan behera uzteko" eskatu dute. Ezin dute ordaindu funtsak kontratuak berritzeko eskatzen dien % 33ko igoera, Ategorrietako bizilagunek 750 eta 900 euro arteko errentak ordaintzen baitituzte dagoeneko hilean.
Espainiako Gobernuaren Ministroen Kontseiluak onartu duen Etxebizitzarako Eskubidearen Lege aurreproiektuak alokairurako prezio eta baldintzak arautuko ditu, besteak beste.
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak 2019ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta aztertu du bilakaera; izan ere, pandemiak eragin handia izan zuen organo judizialen jardueran 2020an.
Abuztuaren 9an amaitzekoak diren babes-neurriak luzatzea onartu du gaur Ministroen Kontseiluak. Neurri horiek aurreikusten dituzte ur eta elektrizitate hornidurak bermatzea, etxegabetzeak etetea eta alokairuak luzatzea.
Hainbat asteko negoziazioaren ostean, bi aldeek akordio bat sinatu dute, 1534 bulegoren itxiera eta 708 langile enpresa filialetan birkokatzea ekarriko duena.
Defentsak aurkeztutako apelazio helegitea izapidetzea onartu ostean, derrigor utzi behar zuten bertan behera ekainaren 25erako aurreikusitako utzarazpena.
76 urteko emakume bat eta 51 urteko semea, biak ezinduak, etxetik kaleratu ditzakete ostiral honetan. Kaltetuek eta hainbat plataformek kontratu bat erregularizatzeko eskatu diote Kutxabanki.
Tubacexeko zuzendaritzak langileei ohartarazi die Arabako lantegiak ixteko arriskuan daudela grebarekin jarraitzen badute. 112 greba egun bete dituzte jada eta gatazkak konpontzeko itxurarik ez du.