Iñigo Cabacas -

2012an hil zen

Iñigo Cabacasen heriotzaren epaiketa urriaren 15ean abiatuko dute

Saioak hiru astez luzatuko omen dira, eta sei dira akusatuen aulkian eseriko diren ertzainak. Fiskaltzak horien absoluzioa eskatu du, ez baitu polizia-kargan delitu zantzurik ikusten.

Cabacasen heriotzaren erantzukizunak zuritzeko epaiketa urrian hasiko da. Argazkia: EiTB
Cabacasen heriotzaren erantzukizunak zuritzeko epaiketa urrian hasiko da. Argazkia: EiTB
Cabacasen heriotzaren erantzukizunak zuritzeko epaiketa urrian hasiko da. Argazkia: EiTB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Cabacas Athleticeko zale gaztearen heriotzaren erantzukizuna argitzeko epaiketa urriarren 15ean hasiko da, hainbat iturri juridikok jakinarazi dutenez. Sei dira akusatuen aulkian eseriko diren ertzainak. Fiskaltzak ez du eurentzat zigorrik eskatzen, ez baitu polizia-kargan delitu zantzurik ikusten. "Deliturik ez badago, ezin da erantzulerik zehaztu", azpimarratu du Fiskaltzak. Hori dela eta, absoluzioa eskatu du haientzat.

Epaiketaren dataren inguruan Jone Goirizelaia Cabacas familiaren abokatuak adierazi duenez, "berri ona da, azkenik ahozko epaiketa zabalduko da, froga guztiak aurkeztuko ditugulako eta Iñigorentzat eta bere familiarentzat justizia izango delako". Athleticeko jarraitzaile gaztea 2012ko apirilaren 9an hil zen, egun batzuk lehenago Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilotakada batek buruan jota.

 

Jone Goirizelaia: 'Espero genuen momentua iritsi da'
Jone Goirizelaia: 'Espero genuen momentua iritsi da'
Jone Goirizelaia: 'Espero genuen momentua iritsi da'

1:36

 

Ana Torres Bilboko Instrukziozko 10. Epaitegiaren arduradunak ahozko epaiketa abiatu zuen 2016ko martxoaren 31an Ertzaintzako erdi-mailako hiru arduradunen aurka, eta beste hiru ertzainen aurkako izapideak artxibatu zituen. Geroago, Probintzia Auzitegiak ebatzi zuen hiru agente horiek ere epaitu behar zirela, gomazko pilotak ere bota zituztelakoan.

Epaileak bere ebazpenean adierazi zuenenez, "gaztea hil zuen pilota nork bota zuen zehaztea erabat ezinezkoa da". Dena dela, erdi-mailako hiru arduradun horiek "tiroak botatzeko agindua eman zuten, edo ertzainek gomazko pilotak botatzea baimendu zuten, eta horrek zuhurtzia pofesionaleko oinarrizko arauak urratu zuen, bertan bildutakoen segurtasuna arriskuan jarri zutelako". Pilotekin egindako polizia-kargari dagokionez, epaileak esan zuenez, "ez ziren pilotak erabiltzeko baldintza larririk eman".

Bestalde, ebazpen horren aurka akusazio partikularrak jarritako helegitea aintzat hartu zuen Bizkaiko Auzitegiak, eta auziaren artxiboa "presazkoa" izan zela ondorioztatu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñigo Cabacas Bilboko albisteak Ertzaintza Epaiketak argazkiak Gizartea Gaurko azken ordukoa