Iñigo Cabacas -

Cabacas auzia

Beste ertzain bat inputatu dute Cabacas auzian, bosgarrena

Antza denez, Maria Diaz de Haro kalean sartu ziren Ertzaintzaren furgoneta horietako baten ardura izan zuen ofizialordea da.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ana Torres Bilboko 10. Instrukzio Epaitegiko epaileak bosgarren ertzain bat inputatu du Iñigo Cabacas Athleticeko jarraitzailearen heriotzarekin lotuta, Diario Vasco egunkariak gaurko alean dakarrenez. Auto horretan, epaileak ez du baztertzen pertsona gehiago inputatzea.

Antza denez, Bilboko Maria Diaz de Haro kalean 2012ko apirilaren 5ean sartu ziren Ertzaintzaren furgoneta bateko (13. furgoneta) ardura izan zuen ofizialordea da.

Aipaturiko ertzainak aurrez epailearen aurrean lekuko gisa deklaratu zuen. Epailearen aurrean tiro egiteko agindurik ematea ukatu zuen. Horren arabera, beste furgonetetako ertzainek tiro egin zutela entzun zuen eta ondorengo agindua eman zuen "Ez dezala beste inork tiro egin, denok jarri zaitezte ibilgailuen atzean".

Hala ere, inputatuta dauden ertzainetako zenbaitek kontrakoa deklaratu dute, hots, 13. furgonetako ofizialordeak kargatzeko eta gomazko pilotak jaurtitzeko agindua eman zuela.

Orain arte lau ertzaina zeuden inputatuta Cabacas auzian: gomazko pilotak jaurtitzea onartu zuten unitate bereko hiru ertzain eta furgoneta bateko ardura zuen beste ofizialorde bat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñigo Cabacas urteurrena