Arabako Berrozi herrian hasi zen ernetzen Ertzaintza. 25 bat gaztek Erresuma Batuko aditu talde baten lezioak jaso zituzten, eta horiek osatu zuten ondoren Herritarren Babeserako Alorra.
Ertzaintzaren 40 urtemuga
Arabako Berrozi herrian hasi zen ernetzen Ertzaintza. 25 bat gaztek Erresuma Batuko aditu talde baten lezioak jaso zituzten, eta horiek osatu zuten ondoren Herritarren Babeserako Alorra.
‘Berroziko taldea’ zeritzonaren lehen operazioa Gernikan izan zen. Juan Carlos I.a erregearen bisitaren harira protestak izan ziren, eta Batzar Etxea hustea egokitu zitzaien lehen ertzain haiei.
Ertzaintza ofizialki sortu, eta martxan jarri zuten, formaziorako lehen ikastaroak abiarazita.
Arkautiko Akademiak, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiak, ateak zabaldu zituen.
Ertzaintzaren 1. promozioa, abian: 603 gizonek gainditu zuten oposizio-azterketa, eta plaza eskuratu.
Besteak beste, Eusko Jaurlaritza eta Ajuria Enea zaintzea izan zen 1. promozioko agenteen eginkizuna.
Trafikoa: errepideen segurtasuna ere, 1. promozioko ertzainen esku geratu zen. Renault 18 eta Sanglas 400 motako ibilgailuetan, EAEko bideetan barna ibili ziren agenteak.
Ertzaintzaren aurreneko segurtasun operatibo berezia ezarri zuten, Joan Paulo II.a aita santuak Loiolako Santutegira egin zuen bisita dela eta.
Ertzaintzaren 2. promozioa abiatu zuten, 637 agentekoa: 543 gizon eta 94 emakume.
Emakumeentzako uniformeak diseinatu eta sortu zituzten: belaunetarainoko gona, galtzerdi gorriak eta takoi baxuko zapatak. Halere, emakume askok gizonezkoentzat egindako jantziak erabiltzen jarraitzea erabaki zuten.
Ertzaintzako agente batek lehen salaketa jarri zuen trafiko arau-hauste batengatik.
Uholdeak, Bilbon. Artean formazio aldian zirela, 2. promozioko agenteak kalera atera ziren, erreskate lanetan aritzera.
Ertzaintzaren 3. promozioa abiatu zuten.
Arrasaten, Beasainen, Bergaran eta Durangon ireki berri ziren ertzain-etxeetan hasi ziren lanean agente berriak.
Trafikoko Lurralde Bulegoak sortu ziren; lehendabizikoa, Gasteizen.
Oiz mendian izandako hegazkin-istripuak 148 hildako utzi zituen. Aurrekaririk gabeko istripua izan zen eta aurrekaririk gabeko operazioa jarri behar izan zuen martxan Ertzaintzak.
ETAk Ertzaintzaren kontra egindako aurreneko atentatua. Carlos Diaz Arcocha goi-intendentea hil zuten.
Gernikako, Ondarroako eta Tolosako ertzain-etxeak inauguratu zituzten.
Ertzaintzak helikopteroak kontratatu zizkion enpresa pribatu bati, aire bidezko operazioetarako. Zaintza eta Erreskate Unitatea sortu zen.
Hilabete batzuk geroago, helikoptero propioak erosi zituen Ertzaintzak, Dauphin markakoak.
Lehergailuak Indargabetzeko Unitatea sortu zuten.
Ertzaintzaren kontrako indarkeriaren urte gogorrenak. 1985 eta 2001 bitartean, 15 ertzain hil zituen ETAk.
Azkoitiko, Galdakaoko, Hernaniko eta Andoaingo ertzain-etxeak zabaldu zituzten.
FBI AEBko inteligentzia zerbitzuko kideen bisita jaso zuen Ertzaintzak. Terrorismoaren inguruko informazioa partekatzea adostu zuten.
Gasteizko ertzain-etxeak ateak zabaldu zituen. Ertzaintza modernizatzeko bidean, mugarria izan zen.
Ertzain-etxeko buru izendatu zuten Maite Salaberria. Ertzaintzaren barruan goi-kargu baterako izendatu zuten lehen emakumea izan zen.
Ertzaintzaren azken promozioa, 29.a: 656 agente berri batu ziren euskal poliziara: 449 gizon eta 205 emakume. .
Victoria Landa aukeratu zuten Ertzaintzako zuzendari kargurako. Ardura hori bere gain hartu duen lehen emakumea izango da.
Ertzaintzaren 30. promozioa osatuko duten gizon-emakumeak Arkautira sartu dira, prestakuntza jasotzera.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa