Frantzisko aita santua -

Aitasantutzaren hasiera

Frantzisko aita santuaren Arrantzalearen eraztuna ez da urrezkoa

Eraztuna Enrico Manfrini eskultore italiarrak diseinatu zuen, eta urre koloreko zilarrezkoa da.

Angelo Sodano kardinal deanak Frantziskori Arrantzalearen eraztuna eman dio. Argazkia: EFE
Angelo Sodano kardinal deanak Frantziskori Arrantzalearen eraztuna eman dio. Argazkia: EFE
Angelo Sodano kardinal deanak Frantziskori Arrantzalearen eraztuna eman dio. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziskoren aitasantutzari hasiera emateko mezan, aita santu berriak Arrantzalearen eraztuna eta palioa jaso ditu. Orain arte, aita santuek urrezko eraztunak erabili dituzte, baina Frantziskok erabiliko duena urre koloreko zilarrezkoa izango da, Federico Lombardi Vatikanoko bozeramaileak azaldu duenaren arabera.

2004an hil zen Enrico Manfrini eskultore italiarrak diseinatu zuen eraztuna. Manfrini Paulo VI.aren idazkaria zen, eta dagoeneko hilda dagoen Pasquale Macchiri eman zion. Eraztunak San Petriren irudia du. Frantziskok hil edo zereginari uko egin arte eramango du eraztuna. Orduan, kamarlengoak kendu eta, inork gehiago erabil ez dezan, suntsitu edo baliogabetu egingo du.

Angelo Sodano kardinal deanak eman dio Frantziskori Arrantzalearen eraztuna.

Horrez gain, aita santu berriak palioa ere jaso du. Jean-Louis Tauran kardinal protodiakonoak eman dio Artzain Onaren ikurra Frantziskori. Palioak 2,60 metro eta bost ezpata gorri ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea