Frantzisko aita santua -
10. kongregazioa
Kardinalak azkenekoz bildu dira, biharko konklabearen aurretik
Sukaldariek eta konklabeko gainerako langileek esaten den guztia sekretupean gordetzeko zina egin dute.
Erredakzioa
Kardinalak azkenekoz bildu dira gaur aita santu berria aukeratzeko konklabearen aurretik.
Hamargarren kongregazioa 09:30ean hasi da. Martxoaren 4an hasi ziren bilera horiek Ratzingerrek zereginari uko egin ostean.
Gaur bilera bakarra egongo da eta konklabean lan egingo duten guztiek bertan esaten den guztia sekretuan mantentzea zin egingo dute.
Azken bilera honetan, Elizaren egoeraz, ebanjelizazio berriaz eta datorren aita santuak izan beharko lukeen profilaz hitz egingo dute.
Kardinal hautesle guztiak egongo dira bileran, 115 guztira. 80 urtetik gorakoek Kapera Sixtinoan egotea edo ez erabaki dezakete.
Konklabea bihar hasiko da, bertako 16:30ean, purpuradunak Kapera Sixtinora sartu bezain laster.
Hurrengo aita santuak kardinalen botoen bi heren behar ditu. 115 direnez, gutxienez, 77 babes lortu beharko ditu.