Frantzisko aita santua -

Aita santu berria

Konklaberako datarik zehaztu gabe amaitu da laugarren Kongregazioa

Oraindik bi kardinal hautesle falta dira (80 urtetik beherakoak) Erromara iristeko.

Norberto Rivera Carrera Mexikoko kardinala, laugarren Kongregaziora iritsi denean. EFE
Norberto Rivera Carrera, Mexikoko kardinala. EFE
Norberto Rivera Carrera Mexikoko kardinala, laugarren Kongregaziora iritsi denean. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laugarren Kongregazioa aita santu berria hautatzeko Konklabearen data jarri gabe amaitu da asteazken honetan, Federico Lombardi Vatikanoko bozeramaileak jakinarazi duenez.

Oraindik ez da aita santu berria aukeratzen hasteko datarik zehaztu eta ildo honetan, kardinalek "hausnarketa sakona" egin nahi dutela esan du Lombardik.

Konklabea hasteko dataren inguruan, "kardinalek erabakiko dute denak egotea beharrezkoa den ala ez data zehazteko", esan du; izan ere, "ez da beharrezkoa denak egotea, Konklabera iritsiko direla jakitearekin nahikoa da", azaldu du.

Oraindik, bi kardinal hautesle falta dira Erromara iristeko. Hala ere, kardinalen Kolegioarekin harremanetan daudela esan du.

Hauek dira falta diren purpuradunak: Jean-Baptiste Pham Minh Man, Ho Chi Minh Hiriko apezpikua; eta Kazimierz Nycz Varsoviako apezpikua.

Vatikanoko bozeramaileak esan duenez, orain arteko hiru kongregazioetan 33 hitzaldi egon dira eta moderatzailea Angelo Sodano Kardinalen Kolegioko dekanoa izan da. Dikasterioetako buruzagiek ere hitz egin dute eta bost kontinenteetako testigantzak egon direla adierazi du.

Hitzaldi horietan "Vatileaks" txostenaren inguruan hitz egin den galdetuta, Lombardik esan du ezin duela zehaztu ez nork hitz egin duen, ezta zertaz hitz egin den ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea