Krisi Ekonomikoa -
Greba 14tik 21era
Iberiako sindikatuek eutsi egin diote greba deialdiari
Porrot egin du sindikatuek eta zuzendaritzak egindako bilera.
Erredakzioa
Iberiako sindikatuek eutsi egin diote hilabete honetarako (hilaren 14, 17, 18, 19, 20, 21) deitutako grebari, konpainiarekin gaur egindako bilerak porrot egin eta gero.
Manuel Atienza UGTko bozeramaileak azaldu duenez, enpresaren zuzendaritzak errefusatu egin du sindikatuen proposamenak aztertzea. Bilerak ordubete baino gutxiago iraun du.
Atienzaren esanetan, Iberiaren kudeatzaileek konpainia "desegitea" dute helburu, British Airwaysen alde egiteko (bi enpresek bat egin zuten).
"Barregarria da langileek konpainia desegitea negoziatzea onartzea eskatu izana", berretsi du.
Iberiak berregituraketa plan bat gauzatu nahi du, eta, horren baitan, 4.500 langile kaleratu.