Krisi Ekonomikoa -

Eskuduntza-lehia

Gobernuak Konstituzionalera jo du, Euskadiko aparteko ordainsariagatik

Auzitegi Konstituzionalak gai honen inguruko erabakia datorren osoko bilkuran hartuko du, eta, onartuz gero, euskal arauaren aplikazioa bertan behera utziko du gutxienez bost hilabetez.

Soraya Saenz de Santamaria, Gobernuko presidenteordea. EFE
Soraya Saenz de Santamaria, Gobernuko presidenteordea
Gobernuak Konstituzionalera jo du, Euskadiko aparteko ordainsariagatik

00:41

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gobernuak helegitea aurkeztu du Auzitegi Konstituzionalean, Eusko Jaurlaritzak funtzionarioei eta langile publikoei abenduan Gabonetako aparteko ordainsaria ematea erabaki duelako.

Auzitegi Konstituzionaletik jakitera eman dutenez, Gobernuak idatzia arratsaldean egin du legezkoa. Soraya Saenz de Santamaria presidenteordeak azaroaren 30ean iragarri zuen erabakia.

Presidenteordeak egun hartan azaldu zuenez, Eusko Jaurlaritzak funtzionarioei eman nahi dien aparteko ordainsariak ez ditu aurrekontuen egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna sustatzeko neurrien dekretuak betetzen.

Estatu osoko funtzionario publikoei aparteko ordainsaria kentzea Gobernuak defizit publikoa jaisteko onartutako neurria izan zen.

Auzitegi Konstituzionalak gai honen inguruko erabakia datorren osoko bilkuran hartuko du, eta, onartuz gero, euskal arauaren aplikazioa bertan behera utziko du gutxienez bost hilabetez. Denbora horretan, Konstituzionalak etenaldia berretsi edo kendu egin beharko du, gatazkaren irtenbide baten esperoan.

''Asmoa iragarrita bakarrik'' ez dago ekintzarik

Eusko Jaurlaritzaren hitzetan, Rajoyren Gobernuak Gabonetako ordainsariaren inguruan ''aurrekaria ezartzea ekidin nahi du'' hartutako erabakiarekin.

Jaurlaritzako iturriek jakitera eman dutenez, helegitea jartzeak ez du esan nahi ordainsaria geldiaraziko dutenik, Konstituzionalak onartzen duen ala ez jakin arte itxaron behar delako.

Halaber, eskuduntza-lehia aurkezterakoan ordainketa bertan behera uztea ere eskatu behar zuen Rajoyren Gobernuak, Jaurlaritzaren ustez. Horren harian, gogoratu dute egon ez dagoela helegitea jaso dezakeen ''ekintzarik'' oraindik. Izan ere, Jaurlaritzak ez du oraindik ''ekintza, dekretu edo legerik aurrera eraman'', eta, berez, asmo bat agertu baino ez du egin Patxi Lopezen exekutiboak.

Ordainketa agindua

Jaurlaritzak ez du oraindik bankuan ordainketa agindurik eman, agindu hori funtzionarioek ordainsaria jaso baino 10 egun aurretik egin ohi dutelako (abenduaren 20an jaso ohi dute ordainsaria).

Eskuduntza-lehia

Jarduneko Eusko Jaurlaritzak abenduan 67.000 langile publikoei ordantzeko asmoa iragarri zuen, Aurrekontuen Legeak hala jasotzen duelako. Uztaileko Lege Dekretuarekin arau hori aldatu ez zela ikusita, indarrean jarraitzen duela uste du, eta bete egin behar duela. Horretara 207 milioi euro zuzenduko ditu urte amaieran.

PPren Gobernuak esan duenez, Estatuarentzat legezkoa da "langile publkoei ordainsarietan mugak jartzea, Auzitegi Kostituzionalaren doktrinan ezarri bezala".

Nafarroa eta Extremadura, beste kasu bat

Gobernua beste bi autonomia erkidegoren kasuak aztertzen ari da: Nafarroakoa eta Extremadurakoa. Biak funtzionarioei aparteko ordainsaria ematea pentsatzen ari dira, hori urtarrilean egin arren, eta, teknikoki, udako aparteko ordainsaria aurreratzea esan nahiko du.

Cristobal Montoro Ogasun eta Administrazio Publikoen ministroak astelehenean azaldu zuenez, ordainketa hori galarazten du legeak, eta, legearen aurrean, ez da "ihesbiderik" onartzen. "Ordainketa ekiditen duen legea dago, eta Gobernuak lege hori raginkorra izatea egingo du. Mundu guztiari argi geratu behar zaio", esan zuen. Halaber, "bere Gobernutik egiteko zuzentasunik ez duenak Gobernua utzi dezala", nabarmendu zuen.

"Seriotasuna irabazteko gaude, eta ez legeak aplikatzeko kontzeptua ekiditea tratatzen duten gobernuburuen irudia emateko", azaldu zuen ministroak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea