Krisi Ekonomikoa -
Gabonetakoa kendu ostean
Bizkaiak 2013ko aparteko ordainsariak aurreratuko ditu
Batzar Nagusietako osoko bilkurak 2013ko aparteko ordainsariak urtarrilera eta uztailera aurreratzeko foru arauaren proiektua onartu dute.
Erredakzioa
Bizkaiko Batzar Nagusietako Osoko Bilkurak 2013ko aparteko ordainsariak urtarrilera eta uztailera aurreratzeko foru arauaren proiektua onartu du.
Proiektua EAJ eta PSE-EE alderdien babesarekin onartu dute eta gainontzeko alderdiak abstenitu egin dira. Osoko bilkuran, Jose Maria Aburto Aldundiko bozeramaileak azaldu duenez, Gabonetako aparteko ordainsaria kentzea "inposatu" zaie eta, hori dela eta, 2013koak urtarrileko eta uztaileko lehen egunetara aurreratzea erabaki dute, Gobernuaren erabaki horrek langile publikoengan dituen "kalteak" txikitzeko eta kontsumoa sustatzeko.
Onartu duten proiektuak Aldundiko 2013an langile publikoek aparteko ordainsariak jasotzeko sistema aldatzen du, baita politikoena ere.
Azaldu dutenaren arabera, langile fijoei eta aldi baterakoei eragingo die erabakiak.