Ekonomia -

Erreferenduma

Bridgestoneko langileen % 51k lan-erregulazioa onartu dute

Japoniako multinazioanalak Espainian dituen 3.354 langileen artean, 1.712k baiezkoa eman dute, 477k ezezkoa, 156k zurizko botoa eman dute eta 13ren botoek ez dute balio izan.

Bridgestoneko langileen % 51k lan erregulazioa onartu dute. EFE
Bridgestoneko langileen % 51k lan erregulazioa onartu dute
Bridgestoneko langileen % 51k lan erregulazioa onartu dute. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bridgestoneko langileen % 51k lan-erregulazio txostenaren proposamena onartu dute astearte honetan. Proposamen horrek 442 kaleratzeak ehun pertsonatan murrizten zituen, berriro kolokatzeko eta kaleratuentzako kalte-ordainak hobetzeko eskaintzarekin.

Bridgestoneko batzordetik jakitera eman dutenez, Japoniako multinazioanalak Espainian dituen 3.354 langileen artean, 1.712k baiezkoa eman dute, 477k ezezkoa, 156k zurizko botoa eman dute eta 13ren botoek ez dute balio izan.

Basauriko fabrikan (Bizkaia) 675 langilek bozkatu dute 1.217tik; 554k baiezkoa eman dute, 68k ezezkoa, 47k zuriz eman dute botoa eta zortziren botoek ez dute balio izan.

Usansoloko fabrikan (Bizkaia) 77 langiletik 36k bozkatu dute (% 46,75ek), guztira 32k baietz esan dute, 2ek ezetz eta beste bi boto zuri izan dira.

Burgosen, 1.544 langile ditu, 799k lan-erregulazio txostenaren alde egin dute, 328k kontra, 66k botoa zuriz eman dute eta biren botoek ez dute balio izan.

San Miguel Zubian (Kantabria)516 langile ditu, 327k baiezkoa eman, eta 79k errefusatu egin dute, 11k zuriz bozkatu dute eta hiru botok ez dute balio izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea