Krisi Ekonomikoa -

Ecofinen bilera

Espainiak hiruhilekorik zailena bizi duela esan du De Guindosek

Langabezia datuak ''txarrak'' direla onartu du, eta 2013 hasierarako ekonomia suspertzea espero du.

Luis de Guindos Ekonomia ministroa. EFE
Luis de Guindos Ekonomia ministroa
Luis de Guindos Ekonomia ministroa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luis de Guindos Gobernuko Ekonomia ministroaren hitzetan, azaroko langabezia datuak txarrak dira, eta, Espainiak ''hiruhilekorik zailena'' bizi badu ere, 2013 hasierarako ekonomia suspertzea espero duela esan du ministroak.

"Datuak txarrak dira, langabeziari begiratuta zein Gizarte Segurantzaren afiliazioari erreparatuta ere. Arrazoi zehatzak baldin badaude ere, datuak ezin dira leundu. Txarrak dira'', esan du Bruselan, Europar Batasuneko Ekonomia ministroen bileran (Ecofin).

''Ekonomiak hazkunde negatiboa abiatu zuenetik hiruhilekorik txarrena da hau'', esan du De Guindosek. Hala ere, 2013 hasierarako ekonomia suspertzea espero duela esan du ministroak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea