Krisi Ekonomikoa -

Azaroko datuak

Langabezia hazi egin da; 171.000 langabe daude EAEn, 51.800 Nafarroan

Espainian marka guztiak hautsi ditu berriro langabezia-tasak, 74.296 lagun geratu baitira azaroan lanik gabe. Guztira, 4,9 milioi langabe daude jada.

Azaroko langabezia datuak.
Azaroko langabezia datuak.
Azaroko langabezia 'datu txarra' dela onartu du Bañezek

00:33

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEn, 2.991 lagun gehiago geratu dira lanik gabe azaroan (urrian baino % 1,78 gehiago) aurreko hilarekin alderatuta eta denera 171.069 langabe daude EAEn Enplegu Ministerioaren datuen arabera.

Urtebetean, 2011ko urritik, langabezia % 18 hazi da erkidegoan, 26.095 lagun gehiago gelditu dira lanik gabe.

Nafarroan, % 1,68 hazi da Nafarroan 856 lagun gehiago daude langabezian azaroan, % 1,68 gehiago, eta denera 51.849 lagun daude lanik gabe Foru Erkidegoan. Aurreko urtearekin alderatuta, 6.010 lagun gehiago, % 13,1.

4.907.817 langabe Espainian

Langabeziaren zerrendetan izena eman duten lagunen kopurua hazi egin da laugarrenez Espainian eta azaroan 74.296 lagun gehiago daude lanik gabe aurreko hilarekin alderatuta, denera 4.907.817 langabe (% 1,54 gehiago) Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren datuen arabera.

Dependentzia duten lagunen zaintzaileen Gizarte Segurantzaren hitzarmenak bertan behera gelditu ostean, 37.983 langile gehiagok eman dute izena langabeziaren zerrendetan, izan ere, orain arte lan-eskatzaile bezala agertzen ziren eta orain langabe gisa agertzen dira. 2011. urteko azarotik langabezia % 11,02 hazi da (487.355 lagun gehiago).

Datu hauek ematen direnetik (1997tik) historiako bigarren azaro txarrena izan da, 2008an zerrenda horretan 171.243 langabe gehiago zenbatu ondoren.

Batik bat zerbitzuetan hazi da, 63.166 langabe gehiagorekin (% 2,12), jarraian nekazaritzan, 5.777 lagun gehiago daude lanik gabe (% 3,12), industrian 4.670 lagun gehiago (% 0,87) eta baita aurretik lanik gabe zeudenen artean ere, 2.954 (% 0,78). Eraikuntzan, berriz, jaitsi egin da langabeen kopurua; 2.271 lagun gutxiago (% 0,30 gutxiago) zenbatu dituzte lanik gabe.

'Datu txarra' dela onartu du Bañezek

Azaroko langabezia datua, "langabezia areagotzen den guztietan bezala", "txarra" dela onartu du Fatima Bañez Enplegu ministroak, baina Gobernuak "gizarte drama horren aurrean" ez duela "etsiko" esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea