Ekonomia -
Polemika
Masek Gobernuari bota dio ongizate-estatuan eragitearen errua
Generalitateko jarduneko presidenteak Gobernuari leporatu dio jarrera “desleiala eta bidegabekoa” izatea 2013rako defizit publikoa banatzean.
Erredakzioa
Artur Mas Generalitateko jarduneko presidenteak Gobernu zentralari jarrera "desleiala eta bidegabekoa" izatea leporatu dio 2013rako defizit publikoa banatzean, baita Ongizatearen estatuari "larri" eragiten dien doikuntzak inposatzea ere.
Kataluniako Parlamentuaren Diputazioaren aurrean egindako hizketaldian, Gobernu zentralak ezarritako defizit helburuen banaketaz kexatu da Mas. Gobernuak irabazi zuen "airea" Europar Batasunak defizit helburu orokorrak arindu zuenean, erkidegoentzako "itolarria" eta "asfixia" dela azpimarratu du.
"Batutako ahotsa (alderdiena) beharrezkoa da Espainiako Estatuari begira, Europako politikak aldatzeko ahalmenik ez badu, badu defizita era leialan eta justuan banatzeko gai" erkidegoen artean, azaldu du Masek.
Masen ustez, autonomiek gastu publikoaren % 35a kudeatzen badute, Estatuak onartutako defizitaren "hirugarren zati bat" izateko eskubidea dute.
Administrazioentzako 2012an onartutako defizit publikoa BPGren % 6,3 baldin bada, autonomiena % 2,1ean ezarri behar da (2012rako % 1,5ean ezarri dute), Masen hitzetan.
Mas Generalitateko presidente izendatzen badute berriro, 2013rako aurrekontuak % 0,7ko defizitarekin egin beharko ditu. Halaber, helburua lortuko ez duela esan du ongizatearen estatuaren esentzian "era larrian" eragin ezean. Doikuntzen politikak "ez duela amaiera onik azpimarratu du.