Krisi Ekonomikoa -

Polemika

Gobernua:'Funtzionarioei aparteko ordainsaria ematea prebarikatzea da'

Montororen hitzetan, "legea bete beharra dago", eta hori egiten ez duena "delitu bat egiten ari da".

Soraya Saenz de Santamaria, Gobernuko presidenteordea. EFE
Soraya Saenz de Santamaria, Gobernuko presidenteordea.
Soraya Saenz de Santamaria, Gobernuko presidenteordea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristobal Montoro Ogasun ministroak esan duenez, Autonomia Erkidegoren batek funtzionarioei eta langile publikoei Gabonetako aparteko ordainsaria ematen badio "prebarikazio delitua" egiten ariko da.

Montororen hitzetan, "legea bete beharra dago", eta hori egiten ez duena "delitu bat egiten ari da", Euskadin funtzionarioei Gabonetako ordainsaria emateko erabakiaren harira, Estatuko oinarrizko legediari kontrakoa eramanez.

"Legea aplikatzen ez duen gobernuburuak ezin du Gobernuan egon", nabarmendu du ministroak. Halaber, Espainiak legeak betetzen dituen herrialdearen irudia ematearen alde egin du, era horretan "seriotasuna" helarazi ahal izateko.

Administrazio guztientzako oinarrizko lege erregulatzailea dagoela adierazi du, ondorioz, Gabonetako aparteko ordainsariak ez dituztela administrazioen aurrekontuan "baldintzatzen" azaldu du, "legeak betetzeko daudelako".

Euskadik Gabonetako aparteko ordainsaria ematearen erabakiari Extremadurarena batu zaio, azken horrek urtarrilean ordainduko baitu udarako ordainsaria. Nafarroa kasua aztertzen ari da oraindik.

Bestalde, Montorok esan duenez, administrazio publikoen erreforma "dagoeneko martxan da", eta "egunez egun" ari dira lanean horretan, gaineratu du.

Fakturarik ordaindu ezean BEZaren ordainketa noiz atzeratuko ote den galdetuta, Montorok esan du "fakturen zirkuitu bat" sortu beharra dagoela, zerga-agentzien ordenagailuan egon behar duela horrek, eta horren ostean epea atzeratuko dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea