Ekonomia -

Euskal kutxak

EH Bilduk batzorde berriak eskatu ditu Kutxabanken sartzen lortzeko

Helburua "desjabetzeak bertan behera" uztea da. Halaber, koalizio honek adierazi duenez, "euskal kutxen pribatizazioaren aurka" dago.

Kutxabankeko batzorde nagusia. Argazkia: EFE
Kutxabankeko batzorde nagusia. Argazkia: EFE
Kutxabankeko batzorde nagusia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk hiru euskal kutxen batzorde berriak deitzeko eskatu du Kutxabankeko administrazio kontseiluan presentzia handiagoa lortzeko eta esparru hori "demokratikoagoa" izateko.

Donostian izandako prentsaurrekoan Iñaki Ruiz de Pinedo koalizio honen ordezkaria Vital Kutxan, Arantxa Urkaregi (BBK), Jone Etxeberria, Antxon Izagirre, Ainhoa Beola eta Jesus Mari Larrazabal (Kutxa) izan dira. EH Bilduko kide hauek Kutxabanketik kanpo uzteko "EAJ eta PPren maniobra" salatu dute.

Komunikabideen aurrean azaldu dutenez, helburua euskal kutxen batzorde nagusiak ahalik eta arinen deitzea da, bertan hiru gai eztabaidatu ahal izateko: etxegabetzeak bertan behera uzteko Kutxabankeko konpromisoa, pribatizazioa saihesteko proposamena eta emaitzen proportzionaltasuna errespetatuz, kutxen ordezkarien izendapena egitea.

Gauzak horrela, "EH Bilduren aurkako frontea" salatu du koalizioak. "Helburua da Kutxabanken eta euskal kutxen ezartzen ari diren politika neoliberalari eusten jarraitzea", azpimarratu du EH Bilduk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea