Krisi Ekonomikoa -
Mugagabeko greba
Bizkaiko gasolindegiek greba egingo dute abenduaren 20tik aurrera
Arrazoia lan hitzarmena berritzeko egiten ari diren negoziazioek aurrera egiten ez dutela da, eta horren errua patronalari egotzi diote sindikatuek.
Redacción
Bizkaiko gasolindegietako langileek mugagabeko greba egingo dute abenduaren 20tik aurrera, sindikatuek aditzera emandakoaren arabera. Halaber, greba hasi arte, mobilizaioak ere deitu dituzte.
Bizkaiko zerbitzuguneetako hitzarmena indarrean izan da duela bi urte arte, eta ELA, LAB, CCOO, UGT eta USO sindikatuek greba deitzea erabaki dute, langileen batzordearen babesarekin.
Abenduaren 20a iritsi bitartean, langileek zenbait mobilizazio egingo dituzte: auto-ilarak, elkarretaratzeak gasolindegietan eta manifestazioak Bilbon, besteak beste.
Negoziazioa
Greba deitzeko arrazoia lan hitzarmena berritzeko egiten ari diren negoziazioek aurrera egiten ez dutela da, eta horren errua patronalari egotzi diote sindikatuek.
Sindikatuen arabera, egin dituzten bileretan, patronala "gasolindegietako langileek dituzten eskubide apurrak murrizten saiatu da; antzinatasuna kendu, egitekoen kopurua handitu, ordutegien malgutasuna ezarri, mugikortasun geografikoa..."