Krisi Ekonomikoa -
Aparteko soldata
Betetak funtzionarioei egindako 'mehatxuak' ikertzea eskatu du ErNEk
Administrazio publikoen Estatu idazkariak argi utzi du Gabonetako soldata ordaintzeko agindua sinatzen duen funtzionarioa "epaituko" dutela.
Erredakzioa
ErNE sindikatuak Antonio Beteta Administrazio publikoaren Estatu idazkariak euskal funtzionarioei ustez egin dizkien "mehatxuak" ikertzeko eskatu dio Fiskaltzari.
Izan ere, Betetak esan du Jaurlaritzak egin nahi duen Gabonetako aparteko soldataren ordainketa "legez kanpokoa" dela eta helegitea jarriko dutela Auzitegi Konstituzionalean. Gainera, Gabonetako soldata ordaintzeko agindua sinatzen duen funtzionarioa "Gobernuak epaituko" duela eta "ardurak exijituko" zaizkiola ohartarazi du.
ErNEren ustez hitz horiek funtzionarioen kontrako "mehatxua" dira. Sindikatuaren arabera, "Beteta jaunak erakutsitako jarrerak eta mehatxuak onartezinak dira, beti katebegi ahulenari eraso egiten diote, eginbeharrak betetzeagatik, eta horrek iraganeko garaiak ekartzen ditu gogora".