Ekonomia -
Azaroko datuak
Euriborra, inoiz baino merkeago
Hain zuzen ere, % 0,588an bukatu du azaroa, eta, ondorioz, orain berritu behar diren hipotekak urtean 1.000 euro merkatuko dira.
Euriborrak, hipoteka gehienek erreferente gisa duten adierazleak, % 0,588an bukatu du azaroa, hots, inoiz baino maila baxuenean. Gainera, hirugarren hilabetez jarraian, interes tasen (% 0,75) azpitik dago.
Iazko azaroko datuekin alderatuta, euriborra 1,456 puntu jaitsi da. Ondorioz, orain berritu behar diren 20 urterako 120.000 euroko hipotekak 1.000 euro merkatuko dira urtean.
Litekeena da Europako Banku Zentralak berriz ere jaista interes tasak, eta, ondorioz, euriborrak ere beheranzkako joeran jarraituko duela uste dute adituek. Hain zuzen ere, % 0,5era jaitsi litekeela uste dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea