Ekonomia -

Batzar Nagusiak

EAJk zuzenketa osoa aurkeztuko du Bilduren aurrekontuen kontra

Markel Olano jeltzaleak iragarri du, izan ere, Olanoren iritziz, koalizio abertzaleak EAJrekin 2012ko aurrekontuak onartzeko sinatutako akordioak hautsi ditu.

Markel Olanok aldrdien arteko akordioak urratzea leporatu dio Bilduri. Efe.
Markel Olanok aldrdien arteko akordioak urratzea leporatu dio Bilduri. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilduren gobernuaren politika "oso gertutik" jarraitzeko asmoaren harian, Gipuzkoako aurrekontuei "zuzenketa osoa" aurkeztuko diotela esan iragarri du Markel Olano Gipuzkoako Biltzarretako EAJko bozeramaileak.

Onda Vasca irratian egindako elkarrizketan, Bilduk 2012ko aurrekontuak onartzeko EAJrekin adostutakoa ez duela bete salatu du, eta, Olanoren hitzetan, horrek dinamika "negatiboa" eragin du hondakinen kudeaketan, errepide-sarean eta ekonomia suspertzeko ahaleginetan.

Halaber, Olanoren iritziz gizarteak nekez ulertuko du Bilduk EAJren elkarrizketa proposamenei bizkarra ematea, jeltzaleeak alderdi guztiei eman baitiete "erakunde guztietan aurrekontuak onartzeko akordio zabala lortzeko aukera".

Azkenik, eta Gabonetako aparteko soldatari dagokionez, Olanok esan du Biltzar Nagusietako langileek aparteko soldata hori kobratzea espero duena, lurraldeko parlamentua izanik, "tratamendu diferentea" duelako, bai juridikoki eta bai teknikoki.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea