Krisi Ekonomikoa -
Gabonetako ordainsaria
Gobernuak Konstituzionalera joko du Euskadik ordainsaria ematen badu
Prebarikazio delitua izan daitekeela uste du Ogasun Ministerioak. Konstituzionala da erabakia hartu behar duena, Jaurlaritzaren ustez.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak Gabonetako ordainsaria ordaintzen baldin badu ''ordena konstituzionalaren urraketa argia'' litzatekeela esan du Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioak asteazken honetan, ohar batean.
Ildo horretan, gainera, funtzionarioen Gabonetako ordainsaria bertan behera utzi duen dekretuarekin bat egiten ez duen Eusko Jaurlaritzaren edozein neurri edo xedapen Auzitegi Konstituzionalera eraman dezakeela gogorarazi du Gobernuak.
Halaber, Jaurlaritzaren erabakia Kode Penalak jasotzen duen prebarikazio delitua ere izan litekeela ohartarazi dute, ''ustez bidezkoa ez dela jakinda gai administratibo batean ebazpena ematea'' delitu dela oinarri hartuta.
Konstituzionala da erabaki behar duena, Jaurlaritzaren arabera
Eusko Jaurlaritzak esan duenez, Auzitegi Konstituzionalak izan behar du "eta ez Ogasun Ministerioak" Mariano Rajoyren Gobernuaren lege-dekretua den legedi autonomikoaren gainetik gailentzen dena.
Lopezek Gobernuaren hitzetan, Ogasun Miniterioa "desinformatuta" dago, Jaurlaritzak ez duelako erabakirik hartu, ezta akordiorik egin ere aparteko ordainsariari buruz, "txosten juridiko baten inguruko erabaki politikoa izan da".