Krisi Ekonomikoa -

Lan-gatazka

Bridgestonek 216 kaleratzetik 194 egingo ditu Basaurin eta Usansolon

Halaber, lan egindako urte bakoitzagatik 40 egun eskaini ditu, hilabetean 42ko mugarekin, halere, “urteko lanaldian % 15eko malgutasuna” jarri du baldintza moduan.

Bridgestoneko langileek oinez egin dute Basauri eta Bilbo arteko ibilbidea. EFE
Bridgestone | Bridgestonek 216 kaleratzetik 194 egingo ditu Basaurin eta Usansolon
Bridgestoneko langileek oinez egin dute Basauri eta Bilbo arteko ibilbidea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bridgestonek Basauriko eta Usansoloko fabriketako kaleratzea-kopurua 216tik 194ra murriztea proposatu du. Halaber, lan egindako urte bakoitzagatik 40 egun esquían dite, hilabetean 42ko mugarekin, halere, "urteko lanaldian % 15eko malgutasuna" jarri du baldintza moduan, LABek jakitera eman duenez.

Burgosen izandako bileran egin dute eskaintza. Bertan Kantabriako fabrikan 36 kaleratze egitea eta Burgosekoan 57 proposatu dute, CCOO sindikatuak azaldu duenez.

Basauriren kasuan, hasierako proposamena 184 kaleratze egitea zen, eta 32 Usansolon, orain 22 izatera pasatuko lirateke, baina ez da zeheaztu fabrika bakoitzean zenbat egingo dituzten. Bestalde, enpreask Usansoloko 14 langile Basaurira pasatzea planteatu du.

CCOOtik esan dutenez, gaurkoa azkeneko bilera izan da, eta kontsulen epea ofizialki abenduaren 5ean amaituko da.

Bileran, 24 hilabete iraungo dituen berriro kolokatzeko programa ere proposatu dute, kasuen % 80ri irtenbidea jartzeko. Halaber, egitasmo horretan hiru hilabete baino gehiago ematen dituztenei eta Burgos, Basauri eta Torrelavega erkidegoetatik kanpo bizi direnei 300 euro emango zaizki, garraioagatik.

Bestalde, Labek « xantaia » honen berri eman du, eta baldintza horiek onartu ezean, 216 langile kaleratuko dituztela esan du eta kalte-ordaina urteko 20 egunekoa izango dela gaineratu du, lan-erreforma ezarrita.

Greba orokorra

Bestalde, Usansoloko eta Basauriko langilileek 24 orduko greba egin dute, lan-erregulazio txostenaren aurka, eta eguneko lehen Orduña Basauriko fabrikako ateen aurrean bildu dira.

Geroago, langileen manifestazioa egin dute, Basauritik Bilbora bidean, eta Guggenheim Museoaren zelaiguneaen aurrean kontzentratu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea