Ekonomia -

Gabonetako ordainsaria

Lopezek ordainsaria ematea 'arduragabea izatea' dela dio Basagoitik

Barkamena eskatu die funtzionarioei, baina Gabonetako ordainsaria ez ematearen erabakia etorkizunean lana bermatua izateko hartu dutela azaldu du.

Antonio Basagoiti.
Antonio Basagoiti.
Antonio Basagoiti.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Basagoiti EAEko PPko presidentearen iritziz, "arduragabekeria" da Patxi Lopez jarduneko lehendakariak funtzionarioei Gabonetako ordainsaria ematea; izan ere, era honetan EAJren datorren Gobernua "lotuta" uzten duela uste du.

Onda Vascan egindako elkarrizketa batean, legegintzaldiaren amaieran "burua atera" nahi izan duela esan du, baina ordainsaria ematearekin "arduragabea" izaten ari dela gaineratu du.

Ildo honetan, auziak nola amaituko duen ez dakiela esan du, "doitze neurrien erabaki orokorren aurka doalako", eta "ongi gelditzeko eta EAJ lotuta uzteko" hartutako erabakia dela uste du. "Honek ondorioak izango ditu", gaineratu du.

Patxi Lopezen erabakia "arduragabekeria" dela esan du, "hark ordainduko ez baitu eta beste batzuk hartu beharko baitute euren gain".

Azkenik, barkamena eskatu die funtzionarioei eta euren egoera "ulertzen" duela esan du. "Etorkizunean soldata eta lana bermatuak" izateko hartutako erabakia dela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea