Krisi Ekonomikoa -

Lan-gatazka

CAFek lan erregulazio-txostena aurkezteko asmoa ofizialdu du Beasainen

Sindikatu guztiek lan erregulazio-txostena ez jakinarazteko eskatu diote zuzendaritzari. Guztira, ibilgailuen amaierako prozesuaz arduratzen diren 350 langileri eragin diezaioke.

CAFek Irunen duen fabrika. EITB
CAF | CAFek Irunen duen fabrika
CAFek Irunen duen fabrika. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CAFek lan erregulazio-txostena aurkezteko asmoa ofizialdu du Beasaingo fabrikan (Gipuzkoa), eta hasitzat eman du legediak ezartzen duen kontsultetarako hamabost eguneko epea, LAB sindikatuak jakitera eman duenez.

Faktorian lan egiten duten sindikatu guztiek (LABek, ELAk, CCOOek eta ESK-k) lan erregulazio-txostena ez jakinarazteko eskatu diote zuzendaritzari. Guztira, ibilgailuen amaierako prozesuaz arduratzen diren 350 langileri eragin diezaioke. Halaber, hizketaldi prozesu bati hasiera ematea ere eskatu diote, “sortutako egoerari buruz eztabaidatzeko”.

LABek esan duenez, enpresak ez dio kasurik egin eskaerari, eta gaurtik aurrera hamabost eguneko kontsultetarako epea hasi dela jakinarazi du. Dagokion dokumentazioa lan-erregulazio txostena bideratzen duen laneko agintariei emango diola gaineratu du.

Batzordeak langileen batzar bat deitu du hilaren 28rako, “segur aski” mobilizazioak proposatuko dituzte bertan; horiek 2013ko ekainera arte luzatuko lirateke, eta lanaldiaren % 20ri eragingo liekete, sindikatuen arabera.

Beasaingo langileak kontzentratuta egon dira enpresaren bulego nagusien aurrean, zuzendaritza langileen ordezkariekin bildu den bitartean.

Joan den astean, sindikatuek lana eskatu zuten Beasaingo fabrikarako, CAF sinatzen ari den kontratuak atzerriko fabriketan garatzen ari direla nabarmenduta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea