Krisi Ekonomikoa -

Lan-erregulazioko txostena

Bridgestoneko langileek lanuzteak egin dituzte, Basaurin eta Usansolon

Lehen lanuztea goizeko txandan egin dute, baina arratsaldeko eta gaueko txandetan ere egingo dituzte.

Bridgestone enpresaren Basauriko lantegia. Argazkia: EFE
Bridgestone enpresaren Basauriko lantegia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bridgestone enpresako Basauriko eta Usansoloko lantegietako langileek lanuzteak egin dituzte gaur, CCOO sindikatuak jakinarazi duenez. Enpresako zuzendaritzak aurkeztutako lan-erregulazioko txostenaren aurka protesta egiteko deitu dituzte lanuzteak.

Lan-erregulazioko txosten horrekin, 184 langile kaleratu nahi ditu Basauriko lantegian eta beste 32 Usansolokoan (Galdakao). Hala ere, aurreko astean enpresak jakinarazi zuenez, litekeena da azken lantegi horretan kaleratze gutxiago izatea.

Goizean, 09:00ak eta 11:00ak bitartean, lanuztea egin dute bi lantegietako langileek. Ez da, ordea, gaurko lanuzte bakarra izango. Arratsaldeko txandan, 15:00etatik 17:00etara, eta gaueko txandan, 01:00etatik 03:00etara lanuzteak egingo dituzte.

Halaber, Basauriko eta Usansoloko langileak Bilbora joango dira bihar, beren aldarrikapenak hiriburuko kaleetan barrena zabaltzeko. Hala ere, oraindik ez dute zehaztu protesta ekitaldia nolakoa izango den.

Aipaturiko horiez gain, langileek ez dute mobilizazio gehiagoren berri eman; izan ere, asteazkenean berriz elkartzekotan dira enpresa eta sindikatuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea