Ekonomia -
Botazioa Parlamentuan
Nafarroak 2013ko aurrekontuak atzera bota eta 2012koak luzatuko ditu
Parlamentuak aurrekontuen proiektua Gobernuari itzuli dio, NaBairen zuzenketa aurrera aterata. Barcinak hauteskundeak aurreratzeko aukera baztertu du.
Erredakzioa
Nafarroako Parlamentuak atzera bota du 2013ko Aurrekontuetako proiektua eta Foru Gobernuari itzuli dio. Ondorioz, Nafarroan 2012ko aurrekontuak luzatuko dituzte.
Osteguneko bilkuran, NaBaik aurkeztutako zuzenketa aurrera atera da PSN, NaBai, Izquierda-Ezkerra eta Geroa Bai alderdien babesarekin. Horri esker, ez dituzte PSNk, Bilduk, I-Ek eta Geroa Baik aurkeztutako zuzenketak bozkatu behar izan. UPNk eta PPNk zuzenketen kontrako botoa eman dute.
Aurrekontuen proiektuaren defentsa egiterakoan, Lourdes Goicoechea lehen presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun arduradunak esan du proiektua "errealista eta kontinuista" da, eta aurreko kontuak luzatzea "Nafarroarentzako aukerarik onena ez dela" azpimarratu du.
Barcina: 'Hauteskundeak ez dira aurreratuko'
Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak 2013ko aurrekontuak onartzeko adostasunik ez egotea deitoratu du, baina hauteskundeak aurreratzeko aukera baztertu du.
"Hauteskundeak aurreratzea ez da Nafarroan dauzkagun arazoak konpontzeko modurik egokiena", esan du Barcinak Parlamentuak 2013ko Aurrekontuak bota ostean.