Krisi Ekonomikoa -

Indarrean

Zer dira tasa judizialak?

Auzitegi Gorenean helegitea jartzeak 1.200 euroko kostua izango du.

EAEko Auzitegi Nagusia. EITB
EAEko Auzitegi Nagusia. EITB
EAEko Auzitegi Nagusia. EITB

O.J.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tasa judizialen legeak "aberatsentzako justizia bat eta pobreentzako beste bat" esan nahi du, herritarrek dituzten baliabide ekonomikoen arabera, nahitaezko eskubide bat izateko aukera murriztean, FACUA kontsumitzaileen elkarteak esan duenez.

FACUAk ohar batean azaldu duenez, tasa horiek ezartzea babes judizial eraginkorraren aurkakoa da, eta "arbitraje sistemaren erabakiak onartzeari uko egiten dieten enpresei ateak irekitzen dizkie, kontsumitzaileak hori betetzeko gutxienez 200 euro rdaintzera behartzen dituztelako".

800 euro helegite bakoitzeko

Halaber, kontsumitzaile batek lehenengo instantzia galdu eta helegitea jartzea erabakitzen badu, 800 euroko tasa onartu beharko du helegiteagatik, eta, horri, Botere Judizialaren Lege Organikoak ezartzen duen gordailu judiziala gehituko litzaioke.

Tasa horiekin honako egoera hauek eman daitezke, besteak beste: 200 euro ordaindu beharra auzitegietan 150 euroko isunengatik edo 80 euroko telefono-fakturengatik, kontsumitzaileen elkartearen arabera.

Beste eredu "iskanbilatsu" batzuk honako hauek dira: 312,50 euro ordaintzea kalte-galerak izateagatik epaitegietan 2.500 euro balio duen hegaldi bat bertan behera geratu izanagatik, edota kreditu edo hipoteka bat 3.000 euroko interesekin gehiegizko eran kobratu izana eskatzeko 715 euro ordaintzea.

Erakunde honen hitzetan, "lotsagarria" da iruzur handiak jasaten dituztenek euren dirua berreskuratzeko "oztopo bat gehiago gainditu" beharra, lehenengo instantzian 20.000 euro itzultzea eskatzeko, aldez aurretik 400 ordaindu behar izango direlako.

Aseguru-etxeak zigorrik gabe geratu daitezke

Era berean, 2.300 euroko ezbeharra bete behar duen aseguru-etxea zigorrik gabe geratu daiteke erakunde hori auzitara eramateko 311,50 euro ordaindu ezin dituzten herritarren aurrean.

Halaber, kontsumoaren arbitrajearen erreforma baten izapideak batu behar zaizkie tasa horiei. Horren bitartez, kopuru txikieneko erreklamazioak (50 euro baino gutxiagokoak) edota kantitatea ezartzen ez dutenak kanpoan geratu daitezke, erabakia batzorde arbitralaren presidentearen esku geratuko baita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea