Krisi Ekonomikoa -

Euskadin eta Nafarroan

Politika ekonomikoa aldatzeko kanpaina abiatu dute euskal sindikatuek

Kanpainako ekitaldi nagusiak azaroaren 28an Iruñean eta hilaren 30ean EAEko hiru hiriburuetan izango dira.

ELA eta LABeko ordezkariak. Artxiboko argazkia
ELA eta LABeko ordezkariak. Artxiboko argazkia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko eta Nafarroako hainbat sindikatu eta gizarte eragilek kanpaina bat jarriko dute abian azaroan, gobernuei politika ekonomikoa aldatzea eskatzeko.

ELA eta LAB sindikatuek eta Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxarako plataformak aurkeztu dute “Euskal Herria martxan lan duinaren eta eskubide sozialen alde” kanpaina, gaur goizean, Bilbon egin duten ekitaldian.

Azaroan hainbat ekimen eta mobilizazio egingo dituzte. Hala, Euskadiko eta Nafarroako hamaika herritan, kontzentrazioak, martxak eta lapiko-protestak antolatu dituzte. Hala ere, kanpainako ekitaldi nagusiak azaroaren 28an Iruñean eta hilaren 30ean EAEko hiru hiriburuetan izango diren manifestazioak dira.

Antolatzaileen esanetan, helburua gobernuei politika egiteko modua aldatzeko eskatzea da, lehentasuna eman diezaieten enplegu duina sortzeari eta politika sozialak martxan jartzeari.

“Erakundeek ez dute euren politika aldatuko beren ekimenez, ez badiegu behartzen ez dute egingo. Kalean zarata egin behar dugu”, aldarrikatu dute antolatzaileek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea