Krisi Ekonomikoa -

Gobernuaren Dekretua

Etxegabetzea bi urtez saihesteko baldintzak

Espainiako Gobernuak onartutako dekretuaren arabera, 'muturreko egoeran' dauden eta baldintza zehatzak betetzen dituzten sendiek baino ezingo dute atzeratu etxegabetzea.

Kaleratzeak Stop elkarteak Madrilen, PPren egoitzaren aurrean, egindako protesta. EFE
Kaleratzeak Stop elkarteak Madrilen, PPren egoitzaren aurrean, egindako protesta. EFE
Kaleratzeak Stop elkarteak Madrilen, PPren egoitzaren aurrean, egindako protesta. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak etxegabetzea bi urtez saihesteko lege-dekretua onartu du, baina "muturreko kasuek" baino ezingo dute hori egin, eta betiere baldintza zehatzak betetzen badituzte.

Hain zuzen ere, hauek dira familiek bete beharreko baldintzak: errenta Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoa (IPREM) baino hiru aldiz handiagoa izatea gehienez (guztira, 1.597 eurokoa da muga); egoera ekonomikoan "aldaketa nabarmena" pairatu izana (azken lau urteotan, hipotekaren kuota % 1,5 bidez hazi izana); hipotekaren kuota diru-sarrerak baino % 50 handiagoa izatea; sendiek etxebizitza bakarra izatea; eta, gainera, egoera edo sektore hauetako batean egotea:

- Familia ugariak

- Bi seme-alaba dituzten guraso bakarreko familiak

- Hiru urte baino gutxiagoko seme-alabaren bat duten familiak

- % 33ko minusbaliotasuna duten eta dependentzia egoeran dauden pertsonak dituzten sendiak

- Lanik eta langabezia-saririk gabe daudenak

- Etxean hipotekadunaren edo horren ezkontidearen senide hurbilak (hirugarren mailako odolkidetasuna arte) dituztenak, baldin eta senide horiek dependentzia edo minusbaliotasun egoeran badaude edo gaixotasun larria badute.

- Indarkeria matxistaren biktimak

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea