Krisi Ekonomikoa -

A-14

Espainiako ekonomia itotzea egotzi dio Felipe Gonzalezek Gobernuari

Egun aplikatzen ari ez diren beste proposamen politiko bat aurkeztu zuten 'popularrek' hauteskunde orokorrak irabazteko, horren hitzetan.

Felipe Gonzalez Espainiako presidente ohia. Argazkia: EFE
Felipe Gonzalez Espainiako presidente ohia.
Felipe Gonzalez Espainiako presidente ohia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Felipe Gonzalez Espainiako presidente ohiak ekonomia itotzea leporatu dio Gobernuari, eta oreka makroekonomikoa berreskuratzeari beharrezkoa iritzi dio, baina askoz ere leuntasun handiagoarekin. PPren Gobernuaren akatsa beste politika mota bat egiteko tarterik ez dagoela esatea da, horren ustez.

Atzoko greba orokorraren harira, Gonzalezek ez du hitz egin nahi izan Gobernuak atera beharko lituzkeen ondorioez. Halaber, orain aplikatzen ari ez diren proposamen politiko batekin hauteskundeak irabazi izana leporatu die popularrei.

Ser irrati-kateari egindako elkarrizketa batean, krisitik ateratzeko politikak duen garrantzia azpimarratu du, eta, aldi berean, Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusiaren lana nabarmendu du.

Alfredo Perez Rubalcaba gizon bikaina da horren ikuspegi intelektuala kontuan hartuta, Felipe Gonzalezen arabera: “Burua ona dauka, ulerkorra da, eta Estatu mailako erantzukizuna du”. Rubalcabaren helburuak, gainera, “herrialdearen arazoa konpontzea, eta alderdi barruko ika-mikei konponbidea aurkitzea dira”, horren esanetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea