Krisi Ekonomikoa -

Funtzionarioen soldata

Jaurlaritzak 'laster' erabakiko du Gabonetako ordainsaria eman ala ez

Carlos Aguirre sailburuak jakinarazi duenez, neurri hori Euskadin ez aplikatzeko eskumena du Gobernu autonomikoak, baina Espainiako Gobernuarekin batera hartuko du erabakia.

Carlos Aguirre jarduneko Ekonomia sailburua. Argazkia: EITB
Carlos Aguirre jarduneko Ekonomia sailburua. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Aguirre jarduneko Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburuak jakinarazi duenez, “laster” erabakiko dute Euskadiko funtzionarioak Gabonetako ordainsaririk gabeko geldituko diren ala ez.

Gaineratu duenez, neurri hori ez aplikatzeko eskumena duela uste du Patxi Lopezen gobernuak.

Hala ere, Aguirrek jakinarazi duenez, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak “laster” osatuko duten batzorde batean hartuko dute azken erabakia.

Azken erabakia hartzeko, irizpide juridikoak hartuko dira kontuan, eta ez defizita, Carlos Aguirre sailburuaren arabera. Halaber, berriz gogora ekarri duenez, Eusko Jaurlaritzak defizita murrizteko helburuak beteko ditu 2012. urtean.

Eusko Jaurlaritzaren helburua “legea betetzea” eta hurrengo Eusko Jaurlaritza “ataka larrian ez jartzea” da. Auzitegi Konstituzionalera jotzea baztertu du Aguirre sailburuak, azken erabakia asko luzatu lezakeelako horrek. Hala, gaiaren gaineko erabakia bi gobernuen arteko batzorde horretan hartuko dutela berretsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea