Krisi Ekonomikoa -

Greba orokorra

Manifestazio jendetsuak, greba eguna bukatzeko

Sindikatuen arabera, grebaren jarraipena % 77koa izan da Espainian eta ''arrakasta'' izan dela uste dute. 142 lagun baino gehiago atxilotu dituzte, hainbat hiritan piztu diren istiluetan.

Greba orokorra, Valladoliden. Argazkia: Efe
Greba orokorra, Valladoliden.
Grebaren jarraipena % 80koa da Espainian, sindikatuen arabera

04:06

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ignacio Fernandez Toxo eta Candido Mendez CCOO eta UGT sindikatuetako buruek greba orokorraren arrakasta azpimarratu dute, eta mobilizazio gehiago egiteko ''pizgarri'' izango dela uste dute. Greba deitu duten sindikatuen datuen arabera, jarraipena % 77koa da Espainian, eta, zenbait sektoretan % 90era ere iritsi dela esan dute.

Espainiako enpresarien elkartearen datuen arabera, jarraipena % 10eako izan da, eta, ''ezdeusa'' zenbait sektoretan. Zerbitzu minimoak normaltasun osoz bete direla nabarmendu du Gobernuak.Toxo eta Mendez Madrilen arratsaldean egin duten manifestazio jendetsuan izan dira. Antolatzaileen arabera, milio bat lagun baino gehiago bildu dituzte Madrilgo kaleetan. Gobernuak bertan duen ordezkariaren arabera, 35.000 lagun izan dira.

Madrilen deitutako manifestazioa 18:30ean hasi da, Leialtasunaren Plazan, eta greba orokorrari amaiera jarriko dio. Guztira, ehun bat manifestazio baino gehiago deitu dira Estatu osoan, baina Madrilgo izan da denetan jendetsuena.  "Etorkizunik gabe uzten gaituzte. Errudunak daude.Irtenbideak badaude", lelopean jai giroan egin dute protesta, eta pankartetan honako mezu hauek irakur zitekeen: "Haukonpontzen ez bada, greba, greba, greba", "greba orokorra eginbeharra zegoen" eta "Rajoy eta Merkel, ongizatearen estatuaren aurka". Adin guztietako pertsonek, haurrak eta adinekoak barne,lasaitasunez betetako giro batean parte hartu dute manifestazioan. 

Manifestazio gehiago

Milaka pertsona bildu dira Bartzelonako Gracia pasealekuan, arratsaldean, "Irtenbideak ditugu. Etorkizuna kendu nahi digute" lelopean. Martxak ezin izan du bere orduan hasi, jende asko bildu delako. 18:00etan hasi behar zuen manifestazioak, Diagonal etorbidean, baina aurrekaldeakune batzuetan ezin izan du aurrera egin, pasealekuko hasierako lekuanjende-oldea zegoelako.

Istiluak eta atxiloketak

Egunean zehar zenbait istilu piztu dira Estatuko hainbat hiritan, eta 142 lagun baino gehiago atxilotu dituzte. Gauean, manifestazioen ondoren, istilu larriak izan dira Madrilen eta Bartzelonan. Halaber, 13 urteko gazte bat zauritu da Tarragonan, Mossoek kargatu ondoren,

A-14 aro baten amaiera ez dela esan dio Toxok Gobernuari

Ignacio Fernandez Toxo CCOOko idazkari nagusiak azaroaren 14a ez dela aro baten amaiera esan dio Gobernuari. Candido Mendez UGTko idazkari nagusiakesan duenez, Mariano Rajoyk "adorea" izan behar du bere politikari buruzko erreferenduma deitzeko.

Toxok azaldu duenez, Gobernuak egoera konpontzea erabakitzen ez badu, eta 2013rako aurrekontu orokorrak kentzen ez baditu, "herritarren haserrea handitu egingo da".

Gobernuak espainiarren egoera ondo irakurri behar duela nabarmendu du, baita kaleetan diotena ere, "etxegabetzeekin gertatu dena errepikatu ez dadin"; kontrakoa pasatu ezean, manifestazioak nabarmen igoko direla gaineratu du.

Aipatu sindikatuetako ordezkariek prentsaurreko batean azaldu dutenez,"handia" izan da langileek greba deialdiari eman dioten erantzuna,martxoaren 29koaren gainetik "apur bat".

% 35eko jarraipena izan du bankuetan

Sindikatu nagusien (UGT eta Comfia-CCOO) arabera, Espainiako finantza-sektorean greba orokorrak izandako jarraipena % 35ekoa izan da; portzentaje hori % 4koa da, Bankuen Espainiako Elkartearen datuen arabera.

Bankuen Espainiako Elkarteak azaldu duenez, Espainiako erakundeek (sektorearen % 98k ordezkatzen dute) emandako datuen arabera, grebaren jarraipena % 4koa izango da. Goizean "istilu oso gutxi" izan dira, hainbat kutxa automatikoetan eta bulego batzuetako fatxadatan egindako kalteez gain.

Greba, Europa mailan

Mila persona baino gehiagok, ehunka espainiarrek tartean, Bruselan protesta egin dute Europar Batasunak ezarritako doitasun politiken aurka, Espainiaren, Alemaniaren, Greziaren, Portugalen, Irlandaren eta Zipreren Enbaxaden aurrean, Sindikatuek Europako Konfederazioak deituta, sindikatuek eta poliziek jakitera eman dutenez.

300 bat pertsona izan dira goizean, Bruselan, Espainiako Enbaxadaren aurrean, 10:00ak baino lehenago, doitasunaren aurka protestatzeko, hainbat espainiar eta Bruselan UGT eta CCOOko ordezkariak tartean. Manifestatzaile kopuruak gora egin du Espainiako legazioaren aurrean mila pertsona ingurura iritsi arte.

Eltzeak eta lapikoak eraman dituzte manifestatzaileek, eta Espainiako legazioaren aurrean, besteak beste, honako hau oihukatu dute: "herria batuta ez dute inoiz garaituko". Pankarten artean hau irakur zitekeen: "herrialdea suntsitu nahi dute", "14-A gehiago gara, kalera" eta "Europa, otsoengatik gobernatuta".

Kontzentrazioa era baketsuan gauzatu dute, halere, tentsiozko une bat bizitu da manifestatzaileen talde bat Enbaxada dagoen kalea okupatzen saiatu denean, baina Poliziak ekidin egin du hori. Pertsona gehiago iritsi direnean, kalea hartzeaz amaitu dute, eta Poliziak ezin izan du hori galarazi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea