Krisi Ekonomikoa -
Etxegabetzeak
Lamarca: 'Hipoteka-betearazpenak atzeratzea ez da nahikoa'
Gizartearen egungo larrialdi egoerak "ezohiko akordioak" eskatzen dituela esan du ETBko saio batean eskaini duen elkarrizketan.
Erredakzioa
Etxegabetzeak ekiditeko, hipoteken legea aldatzeko eskatu du Iñigo Lamarca arartekoak, eta epaitegietatik kanpoko prozedurak bultzatzeko. Gainera, hipoteka-betearazpenak atzeratzea ez dela nahikoa esan du ETBko saio batean eskaini duen elkarrizketan.
Herritarrei "berme" gehiago emateko, legea aldatzea "premiazkoa" dela adierazi du, eta PPk eta PSOEk akordio bat lortu ezean, Europar Batasuneko Justizia Auzitegian "bidea" badagoela ziurtatu du. Ildo honetan, Bartzelonako merkataritza arloko epaile batek Europako antolamendu juridikoan auzi bat mahaigaineratu duela azaldu du eta Luxenburgoko Auzitegiko epaile orokorrak Espainiako araudia "bezeroen interesentzat kaltegarria" dela esan duela ekarri du gogora.
Krisiari aurre egiteko, gizartearen egungo larrialdi egoerak "ezohiko akordioak" eskatzen dituela uste du.
Bestalde, Iñigo Cabacasen auziaren inguruan, "asko jota bi hilabeteren buruan" Poliziaren jokaeraren txosten bat argitaratuko duela adierazi du, eta Idoia Mendia jarduneko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak agindutako atestatuaren zain daudela gaineratu du