Krisi Ekonomikoa -
Eusko Jaurlaritza
Mendia: 'PSOEk etxegabetzeen inguruan autokritika egin beharko luke'
Etxegabetzeen arazoa konpontzeko ematen ari diren pausoak “itxaropenez” ikusten ditu Jaurlaritzaren bozeramaileak.
Erredakzioa
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzaren bozeramailearen iritziz, PSE-EEk eta Patxi Lopezen Gobernuak ez lukete etxegabetzeen inguruan “autokritikarik” egin behar, baina bai PSOEk, PPrekin batera Espainiako Gobernuan egon delako.
Etxegabetzeen arazoa konpontzeko ematen ari diren pausoak “itxaropenez” ikusten ditu Jaurlaritzaren bozeramaileak. Horren hitzetan, alderdiek “autokritika” egin behar dute, baita PSOEk ere, urte askotan Espainiako Gobernutik ez dutelako lege aldaketarik bul
Mendiaren ustez, Euskal Autonomia Erkidegoan etxegabetzeen inguruko politiketan “oinarri sendoagoak” daude.
Etxebizitzaren alorreko politikak adosteko tokia Madrilgo Kongresua dela esan ostean, “kritika egitekotan, PSOE kritikatu behar da, PPrekin batera Espainiako Gobernuan egon delako”.
Azken legealdian, PSE-EE eta Eusko Jaurlaritza etxegabetzeen arazoarekin “kezkatuta” egon direla azpimarratu du.
EAJren Gobernua
Bestalde, EAJk bakarrik gobernatzea erabaki izana kritikatu du Idoia Mendiak; izan ere, horren iritziz, Urkulluk proposatu zuen Jaurlaritza "indartsu eta egonkorra" lortzeko helburua "oso urrun" geratu da jeltzaleek hartutako erabakiarekin.
EAJk erabakia gainerako alderdi politikoekin egindako bilera sorta hasi aurretik hartuta zeukala adierazi du Mendiak.
“Hauteskundeak hasi aurretik EAJk proposatu zuen Jaurlaritza indartsu eta egonkorra lortzeko helburutik oso urrun dagoen erabakia da”.
Krisi ekonomikoari aurre egiteko, Gobernu “indartsu” bat osatzeko asmoa adierazi zuen bere egunean Urkulluk, Mendiaren esanetan.
Greba orokorra
CCOO eta UGT sindikatuek biharko deitutako greba orokorraren inguruan, horrelako deialdirik ezin dutela babestu nabarmendu du, baina biharko greba orokorra “ulertu” egiten duela gaineratu du.