Krisi Ekonomikoa -
Gobernuaren aurreikuspenak
De Guindos: 'Seinale positiboak daude aurreikuspen ekonomikoetan'
Ekonomia ministroak azaldu duenez, Gobernuak, PSOErekin adostuta, neurriak hartuko ditu “fede oneko” familiak teilaturik gabe ez geratzeko krisiaren ondorioz.
Erredakzioa
Luis de Guindos Ekonomia ministroak esan duenez, Madrilgo Gobernuaren aurreikuspen ekonomikoak "errealistak" dira, eta Europako eta nazioarteko egoera zaila den arren, estatuan erreformengatik etorritako "seinale positiboak" ikusi dituela nabarmendu du.
"Badakigu nazioarteetako erakundeek Espainiarentzako egindako aurreikuspen ekonomikoak geure itxaropenetatik kanpo daudela, baina aurreikuspenak ez daude brontzez idatzita. Lanean ari gara (…) geure itxaropenak betetzeko, gure ustez, errealistak dira horiek", azaldu du De Guindosek, Europako Parlamentuan egindako prentsaurrekoan.
Ministroaren hitzetan, "desorekak zuzentzeko egindako ahaleginak epe ertainean euren ondorioak izaten hasteko seinale positiboak daude".
Gobernuak neurriak hartuko ditu "familiak teilaturik gabe ez geratzeko"
Luis de Guindos Ekonomia ministroak azaldu duenez, Gobernuak, PSOErekin adostuta, neurriak hartuko ditu "fede oneko" familiak teilaturik gabe ez geratzeko krisiaren ondorioz.
"Milioi bat etxebizitza hutsik izanda, Gobernuak eta Ekonomia Ministerioak, oposizioko alderdi nagusiarekin adostuta, neurriak hartu behar dituzte fede oneko familietako bat bera ere ez teilaturik gabe geratzeko krisiaren ondorioz", erantzun du De Guindosek, Raul Romera Ekimeneko eurodiputatuak etxegabetzeen krisiaren inguruan galdegin dionean.
Ekonomia ministroak esan duenez, "eragin txarrak" ekidin beharra dago etxegabetzeen legearen erreforman, baina "fede oneko" familiak etxebizitzarik gabe ezin daitekezkeela geratu nabarmendu du.