Krisi Ekonomikoa -
Etxegabetzeak
Etxeen enkanteak ere bertan behera utzi ditu Kutxabankek
Araudi berria egin bitartean, Kutxabankek hipoteka-betearazpenak bertan behera uztea erabaki zuen larunbatean.
Erredazkioa
Hipoteka-betearazpenak bertan behera uzteak etxeen enkanteei ere eragingo die Kutxabankeko iturriek adierazi dutenez, eta era honetan, ordaindu ezin dutenen etxeak ez dira enkantean aterako.
Larunbatean, Mario Fernandez Kutxabankeko presidenteak "berehala" hipoteka-betearazpen guztiak bertan behera uzteko agindua eman zuen, "araudi berria ezagutu bitartean". Neurriak lehen etxebizitzen gaineko hipoteketan soilik izango du eragina.
Era honetan, datozen hilabeteetan egon daitezkeen prozedurak bertan behera uztea erabaki du entitateak eta epaitegietan egiten diren enkanteak ere bertan behera uztea agindu du.
Sindikatuek adierazi dutenez, EAEn, egunean 14 familia botatzen dituzte euren etxetik.