Krisi Ekonomikoa -
Ministroen Kontseilua
Auto ofizialak murriztuta 10,5 milioi euro aurreztuko ditu Gobernuak
Estatuko auto ofizialak erdira jaistea onartu du Gobernuak. Goi kargudunen kasuan, % 66 murriztuko dituzte auto ofizialak.
Erredakzioa
Estatuko auto ofizialen zenbatekoa erdira murriztea onartu du ostegun honetan Ministroen Kontseiluak. Goi kargudunen kasuan, % 66 murriztuko dituzte auto ofizialak eta administrazian, orokorrean, % 53 egingo dute behera. Neurri horrekin 10,5 milioi euro aurreztuko ditu Mariano Rajoyren Gobernuak.
Joan den urtean goi kargudunek 307 auto ofizial zituzten, eta aurrerantzean 103 bakarrik izango dituzte, Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak Ministroen Kontseiluaren ondoren egin duen prentsaurrekoan azaldu duenez.
Murrizketak Justizia arloari eta ''erakunde periferikoei'' (Gobernuaren ordezkaritzei eta ordezkaritzaordeei) ere eragingo die.
LHko ikasleak, enpresetan
Era berean, Lanbide Heziketa ''duala'' arautuko duen errege dekretua ere onartu dute gaurko Ministroen Kontseiluan. Horri esker, Lanbide Heziketa ikasleek enpresetan egingo dituzten beren ikasketa orduetan heren bat. Fatima Bañez Enplegu ministroak azaldu duenez, 37.310 formakuntza kontratu berri sinatu dituzte lan-erreforma indarrean dagoenetik.