Ekonomia -
Lan-gatazka
Bridgestonek 442 kaleratze egitea pentsatu du, 1.317 milioi irabazita
Pneumatikoen multinazionalak aurtengo lehenengo bederatzi hilabeteetan 1.137 milioi euroko irabaziak izan ditu; hori hala izan arren, lan erregulazio txostena aurkeztu du.
Erredakzioa
Bridgestone pneumatikoen multinazional japoniarrak 2012ko lehenengo bederatzi hilabeteetan 115.800 milioi yen (1.137 milioi euro) lortu ditu; hori hala izan arren, enpresak lan erregulazio txostena aurkeztu du, eta horrek 442 langilerengan eragina izango du Espainian, 216rengan Bizkaian.
Bridgestonek bere webgunean eman ditu aurtengo lehenengo bederatzi hilabeteetan lortutako emaitzak. Dirudienez, % 41,4 igo dira bere onurak, 2011ko epe berarekin alderatuta.
Emaitza on hauek atzo Espainiako lau enpresatan 442 langile kaleratzea pentsatu zuela iragarri ostean eman ditu ezagutzera. Erabaki horrek Espainiako langile kopuruaren (4.087 pertsona) % 13 kaleratzea esango luke.
Lan erregulazio txostenak ondorengo lau enpresetako langileengan izango du eragina: 184 Basaurin (Bizkaia), 117 Torrelavegan (Kantabria), 109 Burgosen eta 32 Usansolon (Bizkaia).
Urte osoan zehar Bridgestonek 172.000 yen (1.688 milioi euro) lortzea aurreikusi du, horrek 2011n baino % 67 gehiago lortzea esan nahiko luke.
Negozio kopurua urtarriletik irailera arte 2,22 bilioi yenekoa (21.847 milioi euro) da, hau da, iazko epe bera baino % 0,4 gehiago.