Krisi Ekonomikoa -

EAE-n

250.000 etxebizitza berritu eta 114.000 eraikiko dituzte 2025 arte

Kopuru horretara iristeko, urteko inbertsioa 1.328 milioi eurokoa izan beharko da batez beste, aurtengoa halako bi.

250.000 etxebizitza berritu eta 114.000 eraikiko dituzte 2025 arte. Argazkia: EITB
250.000 etxebizitza berritu eta 114.000 eraikiko dituzte 2025 arte.
250.000 etxebizitza berritu eta 114.000 eraikiko dituzte 2025 arte. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

250.000 etxebizitza berritu eta 114.000 eraikiko dituzte 2025 arte, EAEn. Kopuru horretara iristeko, urteko inbertsioa 1.328 milioi eurokoa izan beharko da batez beste, aurtengoa halako bi.

Horixe iragarri dute Mari Paz Larrumbide Etxebizitza sailburuordeak eta Ignacio de la Puerta Etxebizitza zuzendariak Bilbon emandako prentsaurreko batean. 'Bultzatu 2025' egitasmoaren webgunearen aurkezpenean eman dute datu horien berri. Egitasmo horrek eraikuntza iraunkorra babesten du, egungo etxebizitzak berritzean oinarritzen dena.

Etxebizitza Saileko arduradunen arabera, beharrezkoa da dagoeneko eraikita dauden etxebizitzak aprobetxatzea eta eraikita dagoenaren gainean lan egitea, etxebizitzaren eskariari erantzuteko eraikin berriak egiteko joeraren kontra.

Horren harira, etxebizitzak berritzeko sektorea egungo % 10etik % 40ra igotzea eta etxebizitza berrien sektorea % 90etik % 10era jaistea omen da helburua.

Horretarako, Eusko Jaurlaritzak etxebizitza berritzeko laguntzak emango ditu, 2.000 eta 45.000 euro artekoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea