Krisi Ekonomikoa -

CCOOk eta UGTk deitutakoa

Azaroaren 14koa "ez da greba orokorra", Vazquez Eguzkizaren arabera

Cebek patronal bizkaitarraren presidenteak uste du greba "12:30ean" amaituko dela eta "arratsaldean" dendak "irekiko" dituztela.

Jose Maria Vazquez Eguzkiza Cebek Bizkaiko patronalaren presidentea. Argazkia: EITB
Jose Maria Vazquez Eguzkiza Cebek Bizkaiko patronalaren presidentea.
Jose Maria Vazquez Eguzkiza Cebek Bizkaiko patronalaren presidentea. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Maria Vazquez Eguzkiza Cebek Bizkaiko patronalaren presidenteak uste du CCOOk eta UGTk azaroaren 14rako deitu duten greba orokorra "12:30ean" amaituko dela eta "arratsaldean" dendak "irekiko" dituztela.

Enpresarien ordezkariak ETBn egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, "denek" dute protesta egiteko "eskubidea" egoera ekonomikoa zaila denean. Baina haren ustez, azaroaren 14koa "ez da greba orokorra", izan ere, "sindikatu guztiek ez dute bat egin", ELAk eta LABek deialdiari uko egin diotelako.

Lan-erreforma

Enpresariak esan du lan-erreformak "inoiz ez" duela enplegua sortzea bilatu, nahiz eta "malgutasunarekin" lotutako neurri batzuk lehenago hartuz gero langabezia txikiagoa izango zela pentsatu.

Vazquez Eguzkizaren esanetan, lan-erreforma "ona izango da eskaria dagoenean".

Erreskatea

Bestalde, Cebeken presidenteak ez du ulertzen Espainiako Gobernuak zergatik ez duen Europar Batasunaren laguntza nahi, izan ere, "Estatuak ez badu kaudimenik erreskatera jo behar du ahalik eta azkarren".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea