Krisi Ekonomikoa -

CDUko lurralde-batzordean

Merkel: 'Gutxienez bost urteetako doitasuna behar izango du EBk'

Krisi ekonomikotik irteteko doitasunaren alde egin du berriro Alemaniako kantzilerrak. Halaber, Europako bazkideei erreformak "zorroztasunez" ezartzeko eskatzeko eskatu die.

Angela Merkel, CDUko lurralde-batzordean. Argazkia: EFE
Angela Merkel, CDUko lurralde-batzordean. Argazkia: EFE
Angela Merkel, CDUko lurralde-batzordean. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak iragarri duenez, doitasun neurriak "bost urtez edo gehiago" behar izango ditu Europar Batasunak krisi ekonomikotik irteteko. Merkel Batasun Demokratiko Kristaua (CDU) alderdiko lurralde-batzordean izan da eta bertan doitasunaren alde egin du berriro, batez ere eurogunerako.

"Baten batek uste badu egungo egoera ekonomikoa bi urtetan konpon daitekeela, oker dago", azaldu du Merkelek, "hala ere, Europar Batasuna susperketaren bidetik ari da igarotzen".

Halaber, Europako bazkideei erreformak "zorroztasunez" ezartzeko eskatu die, "Europan inbertitzea onuragarria dela munduari erakusteko", Deutsche Welle kazetak jaso duenez.

"Europan agindutakoa ezin dugula bete uste dute inbertitzaile askok", azpimarratu du kantzilerrak Stenbergen (Alemaniako ekialdean) egindako adierazpenetan.

Azaroaren 24an eta 25ean funtsezkoa izango den goi-bilera egingo dute Bruselan. Bertan, Europar Batasunako Estatuko eta Gobernuko buruak bilduko dira banku-ikuskaritza abian jartzeko plangintza, erreskaterako mekanismoak eta batasun fiskala eta politikoaren nondik norakoak zehazteko. Hori baino lehen, Merkelek bira diplomatikoa egingo du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea