Krisi Ekonomikoa -

CCOOk eta UGTk deituta

ELAk LABekin bat egin du eta ez du greba deituko azaroaren 14rako

Sindikatuak "Euskal Herrian alternatibak proposatzeko eta mobilizatzeko agendari eustea" erabaki du.

Aldofo Muñoz ELAren idazkari nagusia. Argazkia: Efe
Aldofo Muñoz ELAren idazkari nagusia.
ELA sindikatuak ez du bultzatuko azaroaren 14ko greba orokorra

00:53

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELAk ez du bat egin CC. OO.k eta UGTk azaroaren 14rako deitu duten greba orokorrarekin, irailaren 26an Hego Euskal Herrian greba orokorra deitu zuen sindikatu eta eragileekin elkarlanean jarraitzeko "apustua" egin baitu.

ELAk agiri batean azaldu duenez, "Euskal Herrian alternatibak proposatzeko eta mobilizatzeko agendari eustea" erabaki du.

Horren harira, ELAk gogorarazi du irailaren 26an deitu zuten greba orokorra arrakastatsua eta "oso positiboa" izan zela. Era berean, Plataforma Sindikal eta Sozial batek deitu zuela eta plataforma horretan parte hartzen jarraituko duela azpimarratu du Adolfo Muñoz buru duen sindikatuak.

Hori dela eta, ELAk ez du nahi erabakiarekin "Europako mobilizazio prozesuaren kontra gaudela pentsatzea". "Inola ere ez gaude kontra. Poztu egiten gara mobilizazioak asko zabaldu direlako eta gure sindikatuak mobilizazioaren aldeko apustua egiten du politika aldatzeko", berretsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea