Krisi Ekonomikoa -

Stop Kaleratzeak elkartea

Hipoteken legea aldatzeko 20.427 sinadura bildu dituzte Gipuzkoan

Herri egitasmo legegile bat sustatu nahi dute hipoteka ordaindu ezin den kasuetan etxea ematearen aldeko sinadurekin.

Stop Kaleratzeak elkarteko kideak. Argazkia: EFE
Stop Kaleratzeak elkarteko kideak.
Stop Kaleratzeak elkarteko kideak. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Stop Kaleratzeak elkarteak Hauteskunde Erroldako Bulegora eraman ditu Gipuzkoan bildu dituen 20.427 sinadurak. Era honetan, kaleratzeak ekiditeko herri egitasmo legegile bat sustatu nahi dute hipoteken legea aldatzeko.

Elkarte honetako kideak apirilean hasi ziren sinadurak biltzen. Hainbat erkidegotan egin dute kanpaina herri egitasmo legegilearen alde eta denera Espainia osoan 550.000 sinadura inguru lortu dituzte.

Kopuru honekin, bide honetatik araudia aldatzeko behar diren 500.000 sinadurak gainditu dituzte, baina hala ere, ekimena urtarrilaren 25era arte luzatzea erabaki dutela iragarri dute.

Gobernuan dauden alderdiek, Espainian eta Euskadin, "ez dute legea aldatzearen aldeko ezer egin", salatu dute eta gizartearen geroz eta sektore gehiagok "1909ko lege hori aldatu behar dela" uste dutela defendatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea