Krisi Ekonomikoa -

Langabezia-tasa

Langabezia gora eurogunean, Espainiak, Ziprek eta Italiak bultzatuta

Iraileko langabeziaren datua % 11,6koa da; 18,4 milioi langabe daude guztira, euroa indarrean dagoen herrialdeetan.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euroguneko langabezia tasa igo egin da irailean, eta % 11,6n kokatu da. Orotara, 18,4 milioi langabe daude eurogunean, Eurostat estatistika erakundeak zabaldutako datuen arabera.

Hala, Euroguneko langabezia tasa inoizko maila gorenera heldu da, bi hilabetez aldaketarik ez izan ostean.

Bestalde, duela 12 hilabete baino 2,17 milioi pertsona langabe gehiago daude eurogunean.

Espainiak dauka Europar Batasuneko langabezia-tasarik altuena (% 25, 8), Grezia (% 25,1) eta Portugal (% 15,7) herrialdeen aurretik. Beste muturrean daude Austria (% 4,4), Luxenburgo (% 5,2), Alemania eta Herbehereak (% 5,4 bi kasuetan).

Egoera horren aurrean, Europa hegoaldeko herrialdeek erreskatea eskatzearen beharra azpimarratu du Laszlo Andor Europar Batasuneko Enplegu komisarioak: “Laguntza orain jaso behar dute, eta ez etorkizun hurbilean.”

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea