Krisi Ekonomikoa -

Espainiaren erreskatea

Rajoyk ez du erreskatea 2012an eskatzea aurreikusten

"Hondamendirik egon ezean", Bruselari erreskatea eskatzea baztertu du Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak.

Mariano Rajoy kontrol saioan. EFE
Mariano Rajoy kontrol saioan.
Mariano Rajoy kontrol saioan. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rajoyk ez du 2012an erreskatea eskatzea aurreikusten. Gobernuko presidentearen taldeko iturriek adierazi dutenez, ez da erreskaterik eskatu beharko urtea amaitu baino lehen, "hondamendirik egon ezean", zehaztu dute.

Astelehenean, Mario Monti Italiako lehen ministroarekin bildu ostean, Mariano Rajoyk jada iragarri zuen ez duela ezinbesteko ikusten erreskatea eskatzea momentu honetan.

Azken asteetan asko espekulatu da Espainiak laguntza noiz eskatuko duen, baina Gobernuko iturriek berretsi dutenez, epe motzera ez da aurreikusten, are gehiago, arrisku-sariak egun dagoen bezala jarraitzen badu eta izugarri igotzen ez bada.

Halaber, erreskateak ez dituela euroguneko arazoak konpontzen adierazi dute, eta lehentasuna Europako integrazioan aurrerapausoak ematen jarraitzea dela gaineratu dute, batik bat, zerga eta bankuen batasunean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea