Krisi Ekonomikoa -

Aldebiko batzordea

Gabonetako ordainsariaren inguruan akordioa lortzen saiatuko dira

Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak bilera egingo dute azaroan, Gabonetako ordainsariaren inguruan akordioa lortzeko helburuarekin.

Funtzionarioen ordainsaria ordaintzeko akordioa lortzen saiatuko dira. EITB.
Funtzionarioen ordainsaria ordaintzeko akordioa lortzen saiatuko dira. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Funtzionarioen eta langile publikoen Gabonetako ordainsariaren inguruan hitzarmena lortzen saiatuko dira Espainiako Gobernua eta Jaurlaritza, azaroan egingo duten bilera batean. Adostasunik lortzen ez badute, Patxi Lopezen Gobernuak azkenengo erabaki bat hartu beharko du.

Rajoyren Gobernuak onartutako murrizketak Auzitegi Konstituzionalera eramatea erabaki zuen Jaurlaritzak uztailean, tartean funtzionarioei Gabonetako ordainsaria kentzea. Aurkeztutako helegitean, aldebiko batzordea sortzea proposatu zuen Jaurlaritzak, ordainsariaren inguruan akordioa lortzeko helburuarekin.

Azaroan egingo dute aurreneko bilera, eta arazo horren inguruan hitzarmen bat lortzeko azkenengo aukera izango da Patxi Lopezen Gobernuarentzat.

Idoia Mendia bozeramailea “baikor” agertu da, baina, hitzarmenik lortzen ez badute, Jaurlaritzak azken erabaki bat hartu beharko du: ordaindu ala ez ordaindu.

Hurrengo lehendakariaren inbestidura eta Jaurlaritza berriaren osaketa abenduan izango dela adierazi dute zenbait adituk. Gabonetako ordainsaria abenduan ordainduko denez, arazo horren inguruan Lopezek hartu beharko du azken erabakia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea