Ekonomia -

Aberastasunaren gaineko Zerga

Bildurekin akordio zabala izatea ukatu egin du Eusko Jaurlaritzak

Idoia Mendia bozeramaileak azaldu duenez, bi aldeek akordioa ixtea lortu dute zerga-politikan bat datozelako.

Idoia Mendia. Argazkia: EFE
Idoia Mendia.
Idoia Mendia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aberastasunaren eta Fortuna Handien gaineko Zergaren harira PSE-EEk eta Bilduk itxi duten akordioa “puntuala da”, Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen hitzetan. "Zerga-politikan bi aldeak bat gatoz, eta horregatik itxi dugu akordioa”, gaineratu du.

Idoia Mendiak PSE-EEk Bildurekin Gipuzkoan lorturiko akordioaz hitz egin du, Eusko Jaurlaritzako Kontseilu bileraren osteko prentsaurrekoan.

“Zenbaitek ikusi nahi ez badute ere, ez dago bi alderdien arteko akordio zabalik”, adierazi du Idoia Mendiak. “Euskal sozialistak betidanik egon gara zerga-politika aldatzearen alde, justuagoa izateko eta zerbitzu publikoak mantendu ahal izateko”, gaineratu du.

Hauteskunde-kanpainan euskal sozialistek aberastasun handien gaineko zerga baten beharra azpimarratu zutela jakinarazi du Mendiak. “Gehien dutenek eskuzabaltasunez jokatu behar dute eta elkartasuna agertu krisi garai honetan. Halaber, 2,2 milioi biztanle dituen herrialde batean inork ez du ulertzen zerga ezberdinak egotea. Eusko Jaurlaritzari dagokio zerga-politika harmonizatzea, Zergak Koordinatzeko Euskadiko Organuak ez baitu funtzio hori betetzen”, gaineratu du.

Gipuzkoan Bilduk bultzatu duen Aberastasunaren eta Fortuna Handien gaineko Zerga 2013an jarriko da indarrean. PSE-EEk proiektua babestuko duela azpimarratu zuen atzo, baina sozialistak zuzenketen bidez hainbat kontu aldatzen saiatuko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea