Krisi Ekonomikoa -
Zorra
Fitch agentziak Euskadiren kalifikazioa bi maila jaitsi du, BBB+ arte
Kalifikazio agentziak A mailatik BBB+ mailara jaitsi du zorraren nota. Bestalde, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zorraren kalifikazioa ere koska bat jaitsi du.
Erredakzioa
Fitch rating agentziak Euskadiren zorraren kalifikazioa bi maila jaitsi du, eta orain haren kalifikazioa “nahikoa altua” bat da.
EAEren kalifikazioa A izatetik (oso ongi baten parekoa) BBB+ (nahikoa altua) izatera igaro da.
Halaber, Fitch agentziak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa lurralde historikoen kalifikazioa ere koska bat jaitsi du, A zuen lehen, eta A- orain.
Kalifikazio bera ezarri diote Donostiari eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren nota ere bi maila jaitsi da; A- zuen lehen eta orain BBB maila du.
Kalifikazio agentzia honekin orain dela bi urte lanik egiten ez dutela ekarri dute gogora Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko kideek, eta euren neurketek ez dutela "fidagarritasun asko" adierazi dute, ez dutelako Jaurlaritzaren datu nagusirik eskuratzerik.